60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. 176/2010 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak deialdia egin du, merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzeaz honako lanpostu hauek betetzeko: APTE (Anatomia patologikoko teknikari espezialista) izateko 9 lanpostu huts, LTE (Laborategiko teknikari espezialista) izateko 14 lanpostu huts, ETE (Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista) izateko 15 lanpostu huts, DTE (Dietetikako teknikari espezialista) izateko lanpostu huts bat, ETTE (Erradioterapiako teknikari espezialista) izateko 8 lanpostu huts eta ODTE (Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista) izateko 3 lanpostu huts. Horrekin lotuta, iragartzen dut:

María Valvanera Oliván Marauri andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak deialdi hori onesteko otsailaren 26an emandako 176/2010 Ebazpenaren kontra. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkez daitezke.

Iruñean, 2010eko apirilaren 9an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1006309