60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Begirale gerontologiko izateko deialdiaren kontra aurkeztutako errekurtsoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale gerontologiko izateko 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 3an emandako 152/2009 Ebazpenaren bidez onetsia (2009ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 23koa).

M. Ángeles Flores Igoa, M. Ángeles Tanco Murillo eta Margarita Llopis Urrutia andreek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute deialdi horren epaimahaiaren 2010eko martxoaren 16ko Erabakiaren kontra, horren bidez onetsi baitzen oposizioaren hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Nafarroako Jauregiko Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko apirilaren 30ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1007779