60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Zaintzaile izateko deialdiaren kontra aurkeztutako errekurtsoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko 38 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 14an emandako 145/2009 Ebazpenaren bidez onetsia (2009ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 31koa).

Elena Sánchez Brun andreak, Angel M. Lajarín Castellot jaunak, M. Ángeles Lázcoz Lizasoain andreak, José Luis de Diego jaunak, Iker Gorraitz Mujika jaunak, Francisco Ochoa Ordoñez jaunak eta Elena Hernáez Prieto andreak gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute deialdi horren epaimahaiaren 2010eko martxoaren 22ko Erabakiaren kontra -horren bidez ebatzi ziren deialdiaren ariketaren behin-behineko emaitzei jarritako erreklamazioak- eta 2010eko martxoaren 29ko Erabakiaren kontra -horren bidez ariketaren behin betiko emaitzak argitaratu ziren-. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Nafarroako Jauregiko Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenbiziko solairua, Iruña). Aldez aurretik 848 42 37 80 telefonora deitu beharko da, hitzordua hartzeko.

Iruñean, 2010eko apirilaren 30ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1007778