60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

708/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, Carcarko udal mugapean "Carcarko BTA-Lerin" izeneko 13,2 kV-eko linea elektrikorako administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta haren onura publikoa deklaratzen duena; linea Carcarko BTAn hasi eta "Lodosako BTA-Carcarko BTA" aireko lineako 00.03 zenbakidun euskarrian amaituko da.

Hartzailea: Iberdrola DESAU, IFK: A/95075578.

Landabengo industrialdea, C kalea, E ataria, 31012 Iruña

Erreferentzia: Espedientea: SAT 08908.

Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua.

Telefonoa: 848426462. Faxa: 848426484.

Posta elektronikoa: jayesaus@cfnavarra.es.

Urtarrilaren 27ko 142/2010 Ebazpenean akatsak zeudela oharturik, ebazpen berri hau egin da aurrekoa ordezteko.

Iberdrola DESAU energia elektrikoaren enpresa banatzaileak 2008ko azaroaren 24an eskatu zuen administrazio baimena eman, proiektua onetsi eta onura publikoa deklaratzeko honako honetarako: Carcarko udal mugapean, "Carcarko BTA-Lerin" izeneko 13,2 kV-eko linea elektrikoa, Carcarko BTAn hasi eta "Lodosako BTA-Carcarko BTA" aireko lineako 00.03 zenbakidun euskarrian amaituko dena. Hauek dira haren ezaugarri nagusiak:

a) Eskatzailea: Iberdrola DESAU

b) Instalazioa jartzeko tokia: Carcar.

c) Instalazioaren xedea: inguru horretako tentsio ertaineko banaketa sarean horniduraren kalitatea eta ahalmena hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: Lurrazpiko linea berria, 13,2 kV-koa, "Carcarko BTA-Lerin" izenekoa, Carcarko BTaren Leringo irteeratik hasita, 130 m-koa, HEPR-Z1/240, 00.01 euskarri berrian amaitzeko, eta aireko tartea, 240 m-koa, zirkuitu bikoitzerako prestatua, LA-180 metalezkoak, amaiera "Lodosako BTA-Carcar" lineako 00.03 zenbakidun euskarrian duena; Lerin hornitzeko Carcarko udal mugapean dauden eta zerbitzurik gabe geldituko diren lineak desmuntatzea.

e) Aurrekontua: 45.967,72 euro.

Iberdrola D.E.S.A.U. enpresaren eskaera jendaurrean jarri zen. Horretarako, 2009ko ekainaren 3ko Diario de Navarra egunkarian eta 2009ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ekoan, argitaratu zen, eta iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hogei eguneko epea ezarri zen egokitzat jotzen ziren erreklamazioak egiteko; era berean, Carcarko Udalari txostena egin zezala eskatu zitzaion, eta horrek aldeko txostena eman zuen.

Jendaurreko epean, Hilario Mateo Solak, Carcarko 5. poligonoko 594., 595. eta 584. lurzatietan dauden finken jabe den aldetik, alegazio bat aurkeztu zuen, adieraziz abeletxe bat duela eta instalazioa arriskutsua delakoan ez duela nahi jartzerik. Bere finketan 40, 172 eta 88 m²-ko zortasunak ditu eta 584. finkan 2,08 m²-ko okupazioa.

Enpresak erantzun du Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak instalazioaren ondoko abeletxearen gaia aztertu eta martxoaren 25eko 100/2008 Ebazpena eman zuela, proiektuko instalazioa egitearen aldekoa, eta beraz ez dela ontzat ematen aurkeztutako alegazioa, finketako okupazioa atzeratzeko xedea zuena.

Horrenbestez, alegazioa ezetsi egin da.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Carcarko BTA-Lerin" izeneko 13,2 kV-eko linea elektrikoa ezartzeko baimena ematea, Carcarko udal mugapean; lineak Carcarko BTAn du hasiera eta amaiera "Lodosako BTA-Carcarko BTA" lineako 00.03 zenbakidun euskarrian.

2. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan, eta hori garatzen duen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea, Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. lberdrola D.E.S.A.U.ri onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Ebazpen hau Iberdrola DESAUri (Landabengo industrialdea, C kalea, E ataria, 31012 Iruñea), Hilario Mateo Solari (Antso Azkarra 21, 9.a A, 31007 Iruña) eta ukitutako ondasunen gainerako titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 31n.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1006310