60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

155/2010 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialaren, Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna 2010-2011 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten dira, eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzako azterketa bateratuak eta proba homologatuak prestatzeko prozedura ere onesten da.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala azaroaren 15eko 339/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, alde batetik, araubide bereziko ikasketak urrutiko modalitatean emateko eta, bestetik, Bigarren Hezkuntzako hizkuntzen curriculuma araubide bereziko ikasketenarekin bateratzen duten ikastetxeetan lankidetza programa garatzeko.

Martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren araubide bereziko hizkuntza ikasketen oinarrizko eta erdiko mailen curriculumak ezartzen ditu, eta ekainaren 2ko 58/2008 Foru Dekretuak, berriz, ikasketa horien maila aurreratuaren curriculuma.

Uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduak (maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduak aldatua) eta irailaren 11ko 149/2008 Foru Aginduak oinarrizko eta erdiko mailak eta maila aurreratua antolatzen dituzte, hurrenez hurren. Agindu horiek araubide bereziko hizkuntza ikasketen alderdi hauek antolatzen dituzte: egitura eta iraupena, ikasleak onartu eta matrikulatzeko prozedura, sailkapen eta ziurtapen probak eta ebaluazio agiriak.

Bai araubide bereziko hizkuntza ikasketen erdiko mailako eta maila aurreratuko curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuek, bai urriaren 20ko 478/2009 Ebazpenak (hizkuntza eskola ofizialetan C1 mailako kurtsoak antolatzeko baimena ematen du) ezartzen dutenaren arabera, erdiko mailako, maila aurreratuko eta C1 mailako ziurtagiriak lortzeko ezinbestekoa izanen da berariazko ziurtagirirako azken proba bat gainditzea. Bestalde, oinarrizko maila, erdiko maila eta maila aurreratua antolatzen dituzten foru aginduek ezartzen dute bai erdiko maila bai maila aurreratua ziurtatzeko probak bakarrak izanen direla hizkuntza eskola guztietarako.

Martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak, abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriari lotuz, bestelako ikasketekiko egokitasunari baitagokio, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari esku ematen dio Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek ikasten dituzten hizkuntzen jakite-maila ofizialki ziurtatzeko proba homologatuak antolatzeko.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna 2010-2011 ikasturtean arautzeko jarraibideak onets daitezen, erdiko mailako, maila aurreratuko eta C1 mailako ziurtapen probak prestatzeko prozedura baimen dadin eskola horietan aplikatzeko, eta bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikasleentzako proba homologatuak antolatu eta aplikatzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onestea 2010-2011 ikasturterako. Ebazpen honen 1. eranskinean ageri dira.

2. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa eta jarduna arautzeko jarraibideak onestea 2010-2011 ikasturterako. Ebazpen honen 2. eranskinean ageri dira.

3. Erdiko mailako, maila aurreratuko eta C1 mailako ziurtapen probak prestatzeko prozedura baimentzea, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetan aplikatzeko 2010-2011 ikasturtean. Ebazpen honen 3. eranskinean ageri dira.

4. Alemaneko, frantseseko eta euskarako hizkuntza ikasketen oinarrizko mailako ziurtagiria eta alemaneko erdiko mailakoa lortzeko proba homologatuak, bigarren hezkuntzako eta lanbide heziketako ikasleentzat direnak, antolatzeko baimena ematea, ebazpen honen 4. eranskinaren arabera.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Atzerriko Hizkuntzen Atalera eta Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskoletako Atzerriko Hizkuntzen Didaktikarako Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialen antolaketa
eta jarduna 2010-2011 ikasturtean arautzeko jarraibideak

I.-Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra.

I.1.-Edukia.

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialek, ikasturtea hasi aurretik, Urteko Programazio Orokorra eginen dute; programazio horrek hezkuntzako jarduera guztiak koordinatuko ditu, eta eskumenak zuzen betetzen direla eta eskola komunitateko sektore guztiek parte hartzen dutela bermatuko du.

Zuzendaritza taldeak prestatuko du Urteko Programazio Orokorra. Programazioak alderdi hauek izanen ditu:

A. Ikastetxeko ordutegi orokorra eta planifikatzeko irizpideak.

B. Departamentuen programazioak.

C. Ziurtapen probetarako lan plana: prestatzea, gidatzea, aztertzea eta mailak estandarizatzea.

D. Ikastetxeko prestakuntza plana.

E. Jarduera osagarrien urteko programazioa.

F. Memoria administratiboa.

I.1.A.-Ikastetxearen ordutegi orokorra eta planifikatzeko irizpideak.

Ikastetxearen ordutegi orokorrak, zuzendaritza taldeak egin behar duenak, bide emanen du Urteko Programazio Orokorrean aurreikusitako jarduerak, bai irakaskuntzaren arlokoak bai osagarriak, aurrera eramateko. Hortaz, ikastetxearen ordutegi orokorrak honako hauek bilduko ditu gutxienez:

a) Ikastetxea eskola komunitatearentzat zein ordutan egonen den irekita. Ildo horretan, ikastetxeko zuzendaritzak neurriak hartuko ditu ikastetxeak oporraldietan goizez irekita edukitzeko.

b) Eskolaldiko orduen banaketa eskola egutegiaren arabera eta ondoko irizpide hauei jarraikiz eginen da:

-Irakaskuntza arautua.

Eskola ordutegia astelehenetik ostiralera izanen da, biak barne, 08:00etatik 22:00etara, bi txandatan: bata 08:00etatik 15:00etara eta bestea 15:00etatik 22:00etara.

-Espezializazio ikastaroak.

Hizkuntza eskola ofizialek zilegi izanen dute, Hezkuntza Departamentuak urteko baimena emanez gero, hizkuntza ikastaro espezializatuak antolatzea.

c) Planifikatzeko irizpideak.

Txandak, kurtsoak, taldeak, ordutegiak eta abar ikastetxeak planifikatuko ditu, Hezkuntza Departamentuak adierazten dituen irizpideei jarraikiz.

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialek ikaspostu kopuru bat erreserbatuko dute, bigarren hezkuntzako ikastetxeen eta NUHEOren arteko lankidetza programaren bidez ikasketak bukatzen dituzten ikasleentzat. Eskaeren kopurua erreserbaturiko ikaspostuena baino handiagoa bada, ikaspostuak zozketaz esleituko dira.

Era berean, ohiko eskaintzaren barruan, bertaratu beharreko araubideko ikaspostu kopuru bat gordeko dute Nafarroako Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle funtzionarioek euskara, frantsesa edo ingelesa ikas dezaten. Horretarako, izena emateko eta ikaspostuak esleitzeko prozedura eskolek berek ezarriko dute.

I.1.B.-Departamentuetako programazioak.

Departamentu bakoitzak, irailean, 2010-2011 ikasturteko jarduketa plana prestatzeko behar diren bilerak eginen ditu. Planean, departamentuko bileren aurreikuspenaz gainera (mailaka antola daitezke bilera horiek), ikasturtean egin beharreko lanik aipagarrienak jasoko dira, eranskin honetako III.1.B (Departamentuaren eginkizunak) epigrafean ezarritakoaren arabera.

Departamentuko programazioan ondoko alderdi hauek bilduko dira nahitaez:

1. Helburuak, edukiak eta denboraren banaketa.

2. Metodologia.

3. Baliabide gelaren erabilera.

Departamentuburuak, departamentu bakoitzeko programazioa prestatzeko arduradun nagusia den aldetik, haren ale bat emanen dio ikastetxeko zuzendariari, ikastetxeko zuzendariak ezarritako epean. Zuzendariak, programazioa aztertu ondoren, puntu honetan ezarritakoaren araberakoa baldin bada, ikastetxearen Urteko Programazio Orokorrean sartuko du gainerako programazioekin batera.

Departamentuaren programazioa puntu honetan ezarritakoaren araberakoa ez bada, departamentura itzuliko da, berregin dezaten.

Programazioaren bi ale, gutxienez, departamentuan geldituko dira: bata ikastetxeko gobernu organoen eskura, eta bestea departamentuaren eskura. Gainera, kopia bana emanen zaio departamentuko kide bakoitzari.

I.1.C.-Ziurtapen probetarako lan plana: prestatzea, gidatzea, aztertzea eta mailak estandarizatzea.

Zuzendaritza taldeak eskolako departamentu guztien jarduketa planifikatuko du, ziurtapen probak prestatzeko. Alde horretatik, proben gidaritza erraztu eta lagunduko dute Komunitatetik kanpoko eskoletan.

Halaber, zuzendaritza taldeak mailak hobeki ezagutzeko beharrezkoak diren saioak antolatzen diren begiratuko du.

I.1.D.-Ikastetxeko prestakuntza plana.

Zuzendaritza taldeak ikastetxeko irakasleen prestakuntza diseinatuko du, beharren eta hobekuntza planen arabera. Ikastetxeak prestakuntzarako dituen interesek lehentasuna izanen dute banakakoen interesen gainean.

I.1.E.-Jarduera osagarrien urteko programazioa.

Zuzendaritza taldeak, departamentuen eta Eskola Kontseiluaren proposamenak jaso ondoren, eskola jarduera osagarrien programazioa prestatuko du.

I.1.F.-Memoria administratiboa.

Zuzendaritza taldeak memoria administratiboa eginen du eta horretan, beste elementu batzuen artean, Ikastetxearen Antolaketarako Agiria (IAA) sartuko da. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak igorriko ditu ikastetxeetara agiri hori betetzeko inprimakiak, eta bertara itzuliko dira urriaren 22a baino lehen.

I.2.-Urteko Programazio Orokorra prestatu, onetsi eta ebaluatzea.

Urteko Programazio Orokorra zuzendariak prestatuko du, zuzendaritza taldearekin batera. Horretarako, kontuan hartuko dituzte departamentu didaktikoek aurkezten dituzten proposamenak eta ikasketa horietarako Hezkuntza Departamentuak ezartzen dituen helburuak eta lan planak.

Urteko Programazio Orokorra Eskola Kontseiluak onetsi eta ebaluatu beharko du eta ikastetxeko kide guztiek nahitaez bete beharko dute. Ondoriorik aipagarrienak III.1.B. puntuan aipatzen den memorian jasoko dira eta hura Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko da, uztailaren 8a baino lehen.

Urteko Programazio Orokorra, beranduenik, urriaren 29an aurkeztuko da. Programazio horren ale bat Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko da; beste ale bat ikastetxeko idazkaritzan jasoko da, irakasleek eta Eskola Kontseiluko kideek aztertu ahal izateko.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egiaztatuko du Urteko Programazio Orokorra jarraibide hauetan xedatzen denari egokitzen zaion, eta zer zuzenketa egin behar den adieraziko du, bakarren bat egin behar bada.

II.-Irakasleak.

II.1.-Lanaldia.

Irakasleek, oro har, Nafarroako Gobernuaren mendeko funtzionarioentzat finkatzen den lanaldia izanen dute, beren irakasle lanerako egokitua. Irakasleentzat jaiegun izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan egutegian ere jaiegun direnak.

Ikasturtea irailaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean bukatuko da.

Irakasleek hogeita hamar ordu emanen dituzte astean ikastetxeko jardueretan, horietan sartuta irakastorduak eta ordu osagarriak, bai astean zenbatzekoak, bai urtean zenbatzekoak.

Gainerako orduak, ikastetxean egon beharrik gabekoak, zeregin hauetan emanen dira:

-Irakasleen lana hobetzen.

-Irakaslanak prestatzen.

-Batzordeetan eta hautapen epaimahaietan parte hartzen edo antzeko jarduerak egiten, horietarako izendatzen dituztenean.

Ikasturtean, irakasleek jarraibide hauetan finkatutako lanaldia eta ordutegia beteko dituzte.

Ekaineko eta iraileko eskolarik gabeko lanegunetan, irakasleei baimena ematen ahalko zaie egunean ikastetxean egon beharreko bost orduko lanaldi etengabea egiteko, salbu eta lanaldi zatituan programatutako jardueretan.

II.2.-Orduen banaketa.

Irakasle bakoitzaren ordutegi pertsonalean asteko irakastorduak eta astean zenbatu beharreko ordu osagarriak jasoko dira, 25 osotara. Asteko beste 5 orduak, urtean zenbatu beharreko ordu osagarritzat hartuko dira.

II.2.A.-Irakastorduak.

Lanaldi osoko irakasleen irakastorduetan irakaskuntza lan zuzenekoak eta irakastordu gisa zenbatzen direnak sartuko dira. Irakasle bakoitzaren asteko ordutegian irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost ordu izanen dira astean guztira.

Edonola ere, irakasleen irakastorduek bermatuko dute uztailaren 4ko 88/2007 eta irailaren 11ko 149/2008 foru aginduek ezartzen dituzten 130 irakastorduak betetzen direla, ikasketa horietako maila desberdinetako kurtso arautuetan.

Irakastorduak zenbatzerakoan ondoko jarduera eta inguruabarrak hartuko dira kontuan:

a) Zuzendaritza taldea.

Eskolara bertaratu beharreko ikasleen matrikula kopurua ikusirik, eskola bakoitzeko zuzendaritza taldeak gehieneko irakastordu batzuk erabiliko ditu karguari dagozkion lanetarako, hots:

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean astero 49,5 ordu gehienez, zuzendaritza taldeko kide guztien artean banatuak, kontuan harturik kide guztiek talde bati gutxienez eman beharko diotela eskola.

Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialean astero 31,5 ordu gehienez, zuzendaritza taldeko kide guztien artean banatuak, kontuan harturik kide guztiek talde bati gutxienez eman beharko diotela eskola.

b) Departamentuko buru eta koordinatzaileak.

Kargu horiek betetzen dituztenek talde bati dagozkion asteko irakastorduak erabiltzen ahal dituzte zeregin horietarako.

II.2.B.-Astean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Astean zenbatzeko ordu osagarrien multzoan, irakasle bakoitzari esleituriko eginkizunen arabera, ondoko hauek sartzen ahalko dira:

a) Astean ordu bat departamentuaren bileretarako.

b) Ikasleen arretarako bi ordu gehienez astean.

c) Bi ordu, gehienez, koordinazio didaktikorako eta klaustroetarako.

d) Hiru ordu, gehienez, ziurtapen probak prestatu eta antolatzeko prozesuan parte hartzeko, ebazpen honen 3. eranskineko 2. atalean ezarritakoaren arabera.

e) Ordu bat Eskola Kontseiluko kideentzat.

f) Zaintza orduak.

II.2.C.-Urtean zenbatu beharreko ordu osagarriak.

Astean egin beharreko 30 orduak betetzeko kontuan hartzen diren urtean zenbatzeko asteroko 5 ordu horiek, irakasle guztiek egin beharrekoak, honelako lanetarako erabiliko dira:

-Araubide libreko azterketak aplikatu eta zuzentzea.

-Ikasle berriak onartzeko probak prestatu, aplikatu eta zuzentzea. Proba horiek Eskola Kontseiluak erabakiko ditu.

-Proben emaitzak aztertzea.

-Departamentuei dagozkien lan jakin batzuk, programazio didaktikoetan sartu beharrekoak.

II.3.-Ordutegiak prestatzea.

Ordutegiak honelaxe prestatuko dira:

Ikasketaburuak departamentuburuei jakinaraziko die zenbat ikasle talde, txanda eta ordutegi dauden hizkuntza bakoitzean, eta zenbat irakasle dituen departamentu bakoitzak.

Departamentuek aparteko bilkura bat eginen dute, taldeak beren irakasleen artean banatzeko, betiere klaustroak ezarritako irizpide pedagogikoak eta jarraibide hauen II.3.B puntuan ageri direnak errespetatuz.

II.3.A.-Txanden eta taldeen banaketa.

Eskola goiz eta arratsaldez ematen duten ikastetxeetan, departamentu bakoitzeko irakasleek erabakiko dute bakoitza zein txandatan arituko den, goizez edo arratsaldez.

Irakasleren batek ezin baldin badu aukeratutako txandan bere ordutegia osatu, bestean osatu beharko du.

Txandak hautatu ondoren, taldeak nola banatu erabakiko da. Departamentuko kideak taldeak eta/edo txandak banatzeko ados jartzen ez badira, II.3.B puntuan ezartzen den ordenari jarraikiko zaio.

Ordutegiak egiten direnean, eskolak unibertsitatean ere ematen dituzten irakasleen egoera kontuan hartuko da, ordutegi bateragarriak eduki ahal izateko; horrek ez du esan nahi irakasle horiek Hizkuntza Eskola Ofizialean bete behar duten ordutegian murrizketarik egin daitekeenik.

Taldeak banatzerakoan departamentuko kideak ados jartzen ez badira, honela aukeratuko dira taldeak:

Departamentuko kide bakoitzak talde bat hautatuko du, ekitaldian agertzen diren departamentuko irakasle guztiekin txanda oso bat egin arte.

Lehen txanda hori amaitutakoan, beste batzuk eginen dira, irakasle guztiek irakastordu guztiak osatu edo talde guztiak esleitu arte.

Aurrekoa gorabehera, taldeak hautatzeko prozesuan ordutegien arteko bateraezintasunak gertatzen badira, eta departamentuko kide guztien artean adostasunik ez badago, horren berri emanen zaio ikasketaburuari, konpon dezan.

Taldeak hautatzeko bilera berezi horretan izaten diren gorabehera guztien akta eginen da eta departamentuko kide guztiek sinatuko dute; ikasketaburuari aktaren kopia emanen zaio berehala.

II.3.B.-Hautatzeko hurrenkera.

Hurrenkera honi jarraikiz eginen da hautaketa:

a) Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko katedradunak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

b) Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko katedradunak, ikastetxean behin betiko destinoa ez dutenak.

c) Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

d) Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak, destinoaren zain daudenak.

e) Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak, praktikaldian daudenak.

f) Zerbitzu-eginkizunetan dauden Bigarren Hezkuntzako kidegoko irakasleak.

g) Funtzionarioak eta lan kontratu mugagabea dutenak, prestakuntzarako zerbitzu bereziak egiten ari direnak.

h) Aldi baterako kontratudunak, lan edo administrazio araubidekoak.

Arestiko a), b), c) eta d) ataletan, taldeak hautatzeko lehentasuna kidegoan duten antzinatasunak ezarriko du (borondatezko eszedentziak alde batera utzita), eta antzinatasuna berdina baldin bada, atal bakoitzaren lehentasun hurrenkera ezartzeko, honako irizpide hauek aplikatuko dira bata bestearen atzetik:

-Ikastetxean antzinatasun handiena.

-Kidegoan zein urtetan sartu ziren, nor lehenago.

-Sarrerako hautapen prozesuetan puntu gehien izatea.

e) atalean, taldeak hautatzeko lehentasun ordena ezartzeko, prozesua gainditu zuten oposiziogileen ebazpenetan agertzen den hurrenkerari segituko zaio.

g) eta h) ataletan, ordea, lehentasun hurrenkera ezartzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuan ageri diren zerrendetan egokitu zaien tokiari segituko zaio.

II.3.C.-Ordutegiak prestatzea.

Departamentuek egindako maila banaketa ikusirik, ikasketaburutzak ikasle eta irakasleen ordutegiak eginen ditu, klaustroak finkatzen dituen irizpide pedagogikoei eta Urteko Programazio Orokorrean agertzen direnei jarraikiz.

Departamentuko kide guztien irakastorduak jarraibide hauetan finkatutakoari egokitzen zaizkion ere egiaztatuko da; halaber, talde guztiek irakaslea duten edo bete gabeko ordu libreak dituen irakaslerik baden begiratuko da.

Irakasleen irakastorduak asteko egun guztietan banatuko dira, eskolarik ez dagoen ostiraletan izan ezik. Egunean 5 eskola emanen dituzte gehienez, lan kontratu partziala duten irakasleen kasuan izan ezik.

II.3.D.-Zaintza.

Ikasketaburuak beharrezkoak diren zaintza orduak zuzentasunez banatuko ditu.

Eskolako orduetan ikasleei behar bezala kasu emateko arduraduna ikastetxeko zuzendaria da; beraz, zaintzako irakasleren bat behar da beti ikastetxean.

Kontuan harturik hizkuntza eskola ofizialetako ikasleen ezaugarri bereziak, zaintza lana ohiz kanpoko kasu eta egoera bereziak bideratzeko izanen da.

Zaintzako irakasleen eginkizun nagusiak hauek dira:

a) Beren zaintza aldian sortzen diren gorabehera guztiak konpontzea, bai eta ikastetxeko norbait mediku beharrean gertatuz gero hartarako kudeaketak egitea ere, eta ikasketaburua lehenbailehen jakinaren gainean jartzea.

c) Irakasleen puntualtasunaren eta asistentziaren berri ematea.

Ikasketaburuak zaintza orduen eguneroko kontrola eginen du. Zaintza orduei buruzko txosten bat eginen du astero, eta horretan, gutxienez, honako datu hauek sartuko ditu:

1.-Irakasleen hutsegite eta atzerapenak.

2.-Ikastetxearen barruan gertatzen diren gorabeherak.

3.-Gertatu diren istripuak.

4.-Zaintzako irakasleen sinadurak.

Ikasketaburuak irakasleen artean esleituko ditu astean egin beharreko zaintza orduak, ikastetxearen beharren arabera, kontuan harturik, betiere, irakasle bakoitzaren asteko ordutegian irakastorduak eta ordu osagarriak batuta hogeita bost ordu izanen direla guztira.

Arreta berezia edo zaintza modu desberdin batez egitea eskatzen duten egoeretan, ikastetxeko zuzendariak zilegi izanen du irakasle batzuei eskatzea zaintza ordu horiek egin ditzatela.

II.3.E.-Irakasleen ordutegi pertsonala.

Irakasleek ikastetxeko jardueretan astean eman beharreko 25 orduak paratuko dituzte horretarako prestatutako inprimakian, ebazpen honen aginduei jarraikiz.

Ikastetxe bereko irakasle guztiek ordu beretan beteko dituzte ikastetxean egon beharreko ordu batzuk, gutxienez 5 ordu, eta hori eskolarik ez dagoen ostiral goizetan izanen da.

Zuzendaritza taldeko kide diren irakasleen ordutegia txanda guztietan kide bat gutxienez egoteko moduan banatu beharko da.

Azken azterketak egiteko ezarritako egunetan, irakasleek beren ordutegia egokituko dute, azterketak egiteko programatutako egutegiaren arabera.

II.4.-Ordutegia onetsi eta jakinaraztea.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsiko du ordutegia. Onetsi arte, irakasleak beharturik daude ikasketaburuak prestatu eta zuzendariak behin-behinean onetsitako ordutegia betetzera. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak hartuko du edozein erreklamazioren gaineko ebazpena.

Toki ikusgarri batean paratuko dira irakasle guztien ordutegiari eta lantokiari buruzko argibideak: irakastorduak, zaintza orduak, departamentuko bilerak eta abar.

II.5.-Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia orriak.

Zuzendaritza taldeak irakasleak ikastetxean egoten diren kontrolatu behar du, baita ekaineko eta iraileko eskola gabeko egunetan ere. Halaber kontuan hartuko du, eta horren berri emanen Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, lan edo administrazio araubideko kontratudunak zein egunetan hasi diren lanean.

Irakasleek beren lanetan gertatzen den edozein absentzia edo atzerapenen berri emanen diote ikastetxeari, ahalik eta lasterren.

Irakasleek absentzien frogagiriak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Ikastetxeetako zuzendariek aurreko hilabeteko asistentzia orriak igorriko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen; horretarako, ikastetxeetara bidaliko diren ereduak erabiliko dituzte.

Eredu horietan ikastetxean nahitaez egon beharreko orduei buruzko absentzien eta atzerapenen berri emanen da, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita absentzia justifikatuta dagoen ala ez.

Nolanahi ere, asistentzia orrietan ondoko arauak beteko dira:

-"Hutsegitearen arrazoia" laukia ez da inoiz hutsik utziko eta, hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

-Hutsegite guzti-guztiak agertuko dira.

-"Hutsegitearen arrazoia" izeneko laukian "Norberaren aferetarako ordaindu gabeko lizentzia" jarri ahal izateko, beharrezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari baimena ematea.

Justifikazioa aurkezteko epea amaitu eta biharamunean, ikasketaburuaren iritziz justifikatu gabe dauden hutsegite nahiz atzerapen guztien berri emanen dio zuzendariak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, irakaslearen lansaritik behar den kenketa egiteko eta, hala behar bada, espedientearen tramitazioa hasteko. Kasuko irakasleari ere horren berri emanen zaio, idatziz.

Aurreko paragrafoan aipatutako epea Nafarroako Gobernuko langileentzat orokorrean ezartzen dena izanen da.

Asistentzia orriaren kopia bat irakasle gelan paratuko da, ikusgai, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen. Beste kopia bat Eskola Kontseiluaren esku jarriko da.

Irakasleen hutsegiteen justifikanteak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normala aldatzen duten gorabehera guztiak berehala jakinaraziko zaizkio telefonoz Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta ondoren asistentzia orrietan jasoko dira.

III.-Irakaslana koordinatzeko organoak.

III.1.-Departamentuak.

Departamentuak lan taldeak dira eta haien ardura eta zuzendaritza departamentuburuari dagozkio, eta hori ez badago, ikasketaburuari. Ongi jarduteko, beharrezkoa da kide guztien lan koordinatua.

Orobat, ezinbestekoa da Nafarroako hizkuntza eskola ofizial guztietako departamentuen arteko koordinazioa. Beraz, Hezkuntza Departamentuak prestatzen dituen helburuekin eta lan planekin bat arituko dira.

III.1.A.-Departamentu kopurua.

Hizkuntza eskola bakoitzean, departamentu bat eratuko da irakasten den hizkuntza arautu bakoitzeko.

Ikastetxeko irakasle guztiak, zein irakasgaitan ematen duten ordu gehien, irakasgai horri dagokion departamentuari atxikirik egonen dira, eta departamentu horretan antolatzen diren bileretara joan beharko dute.

III.1.B.-Departamentuaren eginkizunak.

Departamentuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Eranskin honetako "Departamentuen programazioak" izeneko I.1.B atalean xedaturikoaren arabera prestatzea kasuan kasuko hizkuntzaren programazio didaktikoa.

b) Lan plana eta departamentuko jardueren egutegia prestatzea. Honakoak bilduko ditu:

-Mailetako programazioak berrikustea, batez ere 2009-2010 ikasturtean prestatutako C1 mailakoak.

-2009-2010 ikasturtean egindako proben emaitzak aztertzea, eta horiek aplikatzeko erabilitako irizpide eta prozedurak baloratzea; orobat, beharrezkoak diren aldaketak edo egokitzapenak egitea.

-Maila bakoitzeko zehaztasunak berrikustea.

-Ziurtapenerako ebaluazioaren estandarizazioa eta proben gidaritza, beste eskolekin koordinatuta.

c) Ebaluazioko proba idatziak prestatzea, bai ziurtagiria ematekoak bai ebaluazio arruntekoak, ahozko adierazpeneko probak egiteko behar diren euskarriak barne.

d) Hizkuntzen idatzizko eta ahozko probak aplikatu eta ebaluatzea.

e) Ikasturte bukaerako memoria egitea, honako alderdi hauek bilduta:

-Emaitzen balorazioa:

  • Kalifikazioen estatistikak, talde eta mailen arabera.
  • Ikasleen errendimendu akademikoaren azterketa, errendimendu horren faktoreak azalduta.
  • Hobetzeko proposamenak.

-Funtzionamenduaren balorazioa, hau da, programazioaren garapenaren azterketa, bereziki ondoko alderdi hauena:

  • Garatutako helburuen, edukien, jardueren eta metodologiaren balorazioa, bai eta programazioa betetzeko erabilitako baliabideena eta taldeen eskaintza, antolaketa eta funtzionamenduarena ere; halaber, agertu diren akatsen arrazoia azaldu eta zuzenketak proposatu beharko dira.
  • Ikasleen ebaluazioa egiteko erabili diren irizpideen, prozeduraren eta jardueren balorazioa, baita ikasle libreentzako probena ere.
  • Egindako jarduera osagarrien azalpena eta balorazioa.

Departamentuburuak ikasturte bukaerako memoriaren ale bat emanen dio ikastetxeko zuzendariari, zuzendaritzak ezartzen duen epean eta, betiere, ekainaren 30a baino lehen.

f) Beste eginkizun batzuk.

Departamentuei dagokie, halaber, hezkuntza arloko ikerketa eta departamentuko kideen hobekuntza zientifikoa eta didaktikoa sustatzea, ebaluazioa egiteko irizpide bateratuak prestatzea, jarduera osagarriak antolatu eta egitea eta ikasle libreen probak prestatzea. Probak bakarrak izanen dira kasu bakoitzean eta aurrez finkatutako irizpideei jarraikiz zuzenduko dira.

Halaber, beste irakasle kidego batzuen prestakuntza beharrei kasu eginen diete, hezkuntza administrazioak hala eskatzen dienean.

III.1.C.-Departamentuko bilerak.

a) Ikastetxeko ordutegiaren barruan, astean ordu bat utziko da gutxienez, batez beste, departamentuko kide guztiak bil daitezen, eta ordu hori ikastetxeko eskola ordutegiaren barruan egonen da.

Bilera horretan, maila bakoitzaren programazioaren garapena aztertu, behar den materiala elkarrekin prestatu, emaitzak aztertu eta ebaluaziorako irizpideak adostu eta zehaztuko dira, curriculumaren helburuei jarraikiz, eta ezartzen diren gainerako eginkizunak burutuko dira.

b) Ekainean, departamentuko kideek behar diren bilerak eginen dituzte, jarduketa plana eta programazioak aztertu eta hurrengo ikasturteari begira egin beharreko zuzenketak proposatzeko; hori guztia ikasturte bukaerako memorian sartuko da.

c) Departamentuko dokumentazioa. Departamentu guztiek liburu bat osatuko dute egindako bilera guztien aktekin. Akta horiek departamentuburuak egin eta sinatuko ditu.

Halaber, departamentuek material inbentariagarri guztiaren zerrenda eguneratua izanen dute.

Departamentuan gordeko dira ikasturtean zehar ikasleen ebaluazioa egiteko erabili diren probak eta dokumentuak; ikasturtearen bukaeran, ikasleen erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, botatzen ahalko dira.

III.1.D.-Departamentuko burutza.

a) Izendapena.

Departamentu bakoitzean buru bat izendatuko da.

Ikastetxeko zuzendariak eginen du izendapena, eta ezin izanen zaio izendapenari uko egin.

Departamentuko burutza, ahal dela, honako honek beteko du: hizkuntza eskola ofizialetako irakasle katedradun bat, ikastetxean behin betiko destinoa duena eta katedran antzinatasun handiena.

Katedradunik ez badago, departamentuari entzun eta gero, behin betiko destinoa duen kide bat izendatuko da, horrelakorik baldin badago.

Nolanahi ere, departamentuko burutza beste edozein zuzendaritza kargurekin bateraezina izanen da.

Izendapena irailean eginen da, ikasturte baterako.

Ohiko 24 ikastalde baino gehiago dituzten departamentuetako buruek departamentuko kide bat izenda dezakete koordinatzaile lanak egin ditzan. Ohiko taldeak dira irakaskuntza arautuko ikastaroak egiten dituztenak. Ohiko 50 talde baino gehiago dituzten departamentuetan, beste koordinatzaile bat izendatzen ahalko da.

Departamentuetako koordinatzaileek departamentuburuak esleitzen dizkien eginkizunak beteko dituzte, departamentuko kideen proposamenak kontuan hartuta.

b) Departamentuburuaren eginkizunak.

Departamentuburuak ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

-Departamentuko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

-Bilerak antolatu, prestatu eta zuzentzea, baita aktak idatzi eta sinatzea ere. Aktak akten liburuan bilduko dira nahitaez.

-Irakasgaiaren programazioaren eta ikasturte bukaerako memoriaren prestaketa lana koordinatzea, eta programazioa betetzen den begiratzea edukiei eta eskatzen diren gutxieneko mailei dagokienez.

-Departamentuak prestaturiko proben kalifikazioak gainbegiratzea.

-Ikasle libreen azken proben prestaketa eta antolaketa koordinatu eta zuzentzea.

-Ikasleen ebaluazioari buruzko erreklamazioak egiteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

-Material inbentariagarriaren zerrenda eguneratzea.

-Ikasleen balorazioa egiteko erabili diren proba eta dokumentuak gordetzea.

-Departamentuan atzematen den edozein akatsen berri zuzendaritzari eta ikasketaburuari ematea.

-Hobekuntza pedagogikoa bultzatzea, bilerak prestakuntzarako lagungarriak izan daitezen.

-Hezkuntza Departamentuaren eskariz, departamentu bakoitzean 3. eranskineko lan eta eginkizunak beteko dituzten kideak izendatzea.

III.2.-Informatikako koordinazioa.

Eskolek informatikako koordinatzaile bat izenda dezakete, langile egokirik izanez gero. Kargu hori klaustroko kide batek beteko du eta ikasturte baterako izanen da.

Informatikako koordinatzaile aritzen den irakasleak ohiko ikasle talde bati eskola emateko erabiltzen den denbora erabiltzen ahalko du koordinatzaile karguaren eginkizunetarako, ondoren adierazten den moduan.

Hauek dira kargu horri dagozkion eginkizunak:

1) Koordinatzailearen eginkizunak:

-Ikastetxeko zuzendariaren eskuordetzaz, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Teknologia Berrien Atalarekin bitarteko lana egitea.

-Departamentuburuei aholkuak ematea, baliabide informatikoak modu koordinatuan erabil daitezen hizkuntza guztietan.

-Ikastetxeko zuzendaritzari proposatzea baliabide informatikoei erabilera berriak emateko irizpideak.

2) Sostengu teknikoko eginkizunak:

-Baliabide informatikoen egoera operatibo egokia zaintzea; horretarako, instalazio eta ekipamendu informatikoak gainbegiratuko ditu eta aurreikusitako jarduerak burutzeko behar diren programen erabilgarritasuna bermatuko.

3) Irakaslanak sustatu eta bideratzeko eginkizunak:

-Departamentuei aholkuak ematea, hizkuntzak irakasteko teknologia informatikoaren erabilerari buruz.

-Dagozkien departamentuei programa didaktikoak, aplikazio orokorrekoak eta espezialitatekoak aurkeztea.

-Hezkuntzaren arloko informatikari buruzko informazioa zabaldu eta horren gainean dagoen dokumentazioa erabiltzeko bidea erraztea.

-Departamentuei aholkuak ematea, haien kideen interes eta premiei komeni zaizkien prestakuntza modalitateei buruz.

4) Administrazio eginkizunak:

-Ikastetxeko zuzendaritzari aholkuak ematea, baliabide berekiak erosterakoan, hezkuntza administrazioaren irizpideei jarraikiz.

-Ikastetxeko zuzendaritzari laguntzea baliabide informatikoen inbentarioa egiten eta zaintzen, ikastetxeak unitate eta aplikazio informatiko orokorretarako eman duen aurrekontua kudeatzen eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Teknologia Berrien Atalarekin koordinatzen.

IV.-Ikasleak eskoletara joatea.

Bertaratu beharreko modalitatean, ikasle guztien eskubide eta betebeharra da eskoletara joatea, eta inoiz ez da zilegi izanen borondatezko asistentzia duen sistemarik ezartzea.

Ikasleei asistentziaren %70 eskatuko zaie, gutxienez, etengabeko ebaluaziorako eskubidea izan eta hurrengo ikasturtean ikastetxean segitu ahal izateko. Bestela, postua erreserbaturik edukitzeko eskubidea galduko dute.

Irailean, urrian eta azaroan 18 orduz edo gehiagoz justifikatu gabeko hutsegiteak egiten badira, ikasle ofizialaren izaera galduko da, baina ez azterketa egiteko eskubidea. Hutsik gelditzen diren ikaspostuak beste matrikula batzuekin beteko dira.

Horretarako, irakasle bakoitzak ikasleak egunero eskolara joaten diren kontrolatu eta egoera orri bat beteko du. Orri horretan, ikasle bakoitzaren absentziak adieraziko ditu. Orri hori sinatu ondoren ikasketaburuari eman beharko zaio, ondoko hilabeteko lehenbiziko eskola egunean, hark espresuki eskatzen ez badu ere.

Ikastetxeko zuzendaritzak ikasleei absentzien kopurua jakinaraziko die, hiru hilabetean behin, ikastetxeak ezartzen duen prozeduraren bitartez.

Hala ere, zerrenda argitaratu eta bost egun balioduneko epean, osasun edo lan arrazoiak alegatzen ahalko dira, Eskola Kontseiluaren ustez justifikatuak badira. Horretaz gain, behar bezala egiaztatutako kasuetan, hauek onartuko dira: graduondoko espezializazio praktikaldiak (enpresetan edo instituzioetan aritzeko bekak edo kontratuak, unibertsitateko lan praktikaldiak), laneko oporrak, laneko baimena ezkontzeagatik, amatasun baja, Erasmus programak eta ikasketetako prestakuntza bekak.

Ikastetxeetako barne araudiko erregelamenduak atal honetan zehaztutakoa garatuko du.

Edonola ere, araudian adierazitako kasuetan zilegi izanen da matrikulari uko egitea.

V.-Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak.

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohiturak eta jarrerak sustatuz.

Hori helburu, tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzko otsailaren 14ko 6/2003 Foru Legea bete dadin:

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Ikastetxeetako eskola kontseiluek behar diren neurriak hartuko dituzte, indarrean den araudiari jarraikiz, ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

2. ERANSKINA

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren antolaketa
eta jarduna 2010-2011 ikasturtean arautzeko jarraibideak

I.-Urrutiko irakaskuntza: That's English! ikastaroa

I.1.-Ikastaroaren deskribapena.

That's English! ikastaroko ikasketak ingeleseko oinarrizko eta erdiko mailakoak izanen dira, martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuak ezarritako curriculumaren arabera.

That's English! ikastaroaren bidez, urrutiko modalitatean, bi kurtso oinarrizko mailan eta kurtso bat erdikoan irakasten dira. Kurtso bakoitza iraupen eta ezaugarri berdineko hiru modulutan egituratzen da.

-1., 2. eta 3. moduluak oinarrizko mailako lehen kurtsoari dagozkio.

-4., 5. eta 6. moduluak oinarrizko mailako bigarren kurtsoari dagozkio.

-7., 8. eta 9. moduluak erdiko mailari dagozkio.

6. modulua gainditzeko proba oinarrizko mailaren ziurtagiria lortzeko berariazko proba izanen da, uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduan ezarri eta arautua dagoena. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak prestatuko du proba hori, ezarrita dauden irizpideei jarraikiz.

Era berean, 9. modulua gainditzeko proba erdiko mailako ziurtagiria lortzeko berariazko proba komuna izanen da. Proba hori maila horiek antolatzeko uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduan ezarri eta arautua dago Nafarroako hizkuntza eskola ofizial guztientzat.

I.2.-Ikasleak onartzeko irizpideak.

Hizkuntzen urrutiko irakaskuntzan sartzeko ezinbestekoa izanen da hamasei urte beterik izatea ikasketak hasten diren urtean.

Oinarrizko mailako bigarren kurtsoan edo erdiko mailan matrikulatzeko, ikasketa horietarako baldintza orokorrez gain, ikasleek honako baldintza hauetakoren bat bete eta ziurtatu beharko dute, aurretik egin ez badute:

-Hizkuntza eskola ofizialetako lehen kurtsoa gaindituta izatea, bertaratzeko modalitatean edo urrutikoan, oinarrizko mailako bigarren kurtsoan matrikulatu ahal izateko.

-Hizkuntza eskola ofizialetako bigarren kurtsoa gaindituta izatea, bertaratzeko modalitatean edo urrutikoan, erdiko mailan matrikulatu ahal izateko.

-1. eta 2. moduluak gaindituta izatea oinarrizko mailako 2. kurtsoan matrikulatu ahal izateko, eta 4. eta 5. moduluak gaindituta izatea erdiko mailan matrikulatu ahal izateko.

-Sailkapen proban aldeko txostena lortzea.

Errekuperatzeko 3. edo 6. moduluak besterik ez dituen ikasleak, baldin eta ez badu hurrengo kurtsoan matrikulatu nahi (oinarrizko mailako bigarrena edo erdiko maila), errepikatzaile moduan inskribatzen ahal da oinarrizko mailako lehen edo bigarren kurtsoan, hurrenez hurren. Gainditu gabe 9. modulua besterik ez duen ikaslea errepikatzaile moduan inskribatzen ahalko da, kasu honetan erdiko mailan.

Sailkapen proba, maila horiek antolatzeko uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduan aurreikusi dena, ondokoentzat da: aurretik ingeles maila aski izanik, aurreko mailak gainditu gabe oinarrizko mailako bigarren kurtsoan edo erdiko mailan sartu nahi duten pertsonentzat. Proba hori ikasturte hasieran eginen da.

Sailkapen proban aldeko txostena lortzeak ez du berez irakaskuntzako ondoriorik izanen. Sailkapen probak 2010-2011 ikasturtean izanen du balioa eta, beste irizpiderik ezarri ezean, 2011-2012 ikasturtera arteko balioa izanen du, hori barne.

Aurreko ikasturtean edozein hizkuntza eskola ofizialetan egin nahi duten mailaren aurrekoan matrikulatuta egon diren eta maila hori gainditu ez duten ikasleek ez dute ikaslearen sailkapen proba egiteko aukerarik izanen.

Hori hala izanik ere, ingeleseko departamentu didaktikoak kontuan izan ditzake, ikasle berri bat dagokion kurtsoan sartzerakoan, ikasle horrek hizkuntzen bere portfolio europarrean alegatutako gaitasunak.

That's English! ikastaroko ikasleak, ondorio guztietarako, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikasle ofizialak izanen dira eta, aldi berean, ezin izanen dira ikasketa berean matrikulatu inongo hizkuntza eskola ofizialetan, ez ikasle ofizial gisa ez ikasle libre gisa.

I.3.-Matrikulazioa eta deialdi kopuruaren muga.

2010-2011 ikasturtean kurtso bakoitzeko matrikula, aurreko 1. puntuan ezarritakoari jarraikiz, 2010eko irailaren 6tik urriaren 29ra bitarte eginen da.

Aurreko ikasturtean matrikulatutako ikasleek ikaspostua ziurtatua izanen dute, 2010eko irailaren 6tik 24ra inskribatuz gero. Gainerako matrikulentzako epea irailaren 27tik urriaren 29ra bitartekoa izanen da. Ikastetxeak ikaspostuen kopuru mugatua duenez, matrikula hurrenkeraren arabera esleituko dira; matrikula erabat formalizatutzat joko da matrikularen inprimakia aurkeztu eta ordainketa egiten denean, banketxeak baliozkotuta.

Matrikula Internet bidez egiten ahalko da edo Eskolan bertan edo Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak Tuteran duen Laguntza Administratiborako Zentroan (Magallón kalea, 10). Matrikula egiteko, ikasleak matrikularen inprimakia aurkeztuko du, behar bezala beteta, eta horrekin batera NANaren fotokopia eta bi argazki.

Sailkapen proba egitea eskatzen duenak ez du matrikula egiterik izanen harik eta emaitza jakin arte.

2010-2011 ikasturterako kostua honako hau da:

MATERIALA ETA MAILA

PREZIOA (euroak)

MATRIKULA ARRUNTA

Pack osoa, oinarrizko mailako 1. kurtsokoa

182

Pack osoa, oinarrizko mailako 2. kurtsokoa

182

Pack osoa, erdiko mailakoa

182

IKASLE ERREPIKATZAILEA

Ariketen koadernoa + Gidaliburua, oinarrizko mailako 1. kurtsokoa

41

Ariketen koadernoa + Gidaliburua, oinarrizko mailako 2. kurtsokoa

41

Ariketen koadernoa + Gidaliburua, erdiko mailakoa

41

FAMILIA UGARIA
(3-4 seme-alaba)

Pack osoa, oinarrizko mailako 1. kurtsokoa

91

Pack osoa, oinarrizko mailako 2. kurtsokoa

91

Pack osoa, erdiko mailakoa

91

FAMILIA UGARIA
(4 seme-alaba baino gehiago)

Pack osoa, oinarrizko mailako 1. kurtsokoa

0

Pack osoa, oinarrizko mailako 2. kurtsokoa

0

Pack osoa, erdiko mailakoa

0

IRAKASLE FUNTZIONARIO EZ ERREPIKATZAILEAK
(4 seme-alaba baino gehiago)

Pack osoa, oinarrizko mailako 1. kurtsokoa

91

Pack osoa, oinarrizko mailako 2. kurtsokoa

91

Pack osoa, erdiko mailakoa

91

Material didaktikoari dagokion matrikula itzultzea bidezkoa izanen da, bakar-bakarrik, interesdunari ezin lepora dakizkiokeen arrazoiengatik deuseztatzen denean.

Ikasleak bizilekua aldatzen duenean espedientearen lekualdaketa egiteko eskaerak jatorrizko ikastetxearen bidez tramitatuko dira, interesdunak eskaturik, destinoko ikastetxean ikasposturik badela berretsi eta gero. Destinoko ikastetxeak espedientea jaso duela berresten denean, jatorrizko ikastetxeak ikaslearen baja emanen du.

Baldin eta That's English! programako ikasle batek ikasketak bertaratzeko modalitatean jarraitu nahi baditu, hizkuntza eskola ofizialek jendea onartzeko ezarria duten prozedura orokorra aplikatuko da modalitate horretan sartzeko.

I.4.-Ikastetxeak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak, egoitza nagusia ez ezik, bidezko baimena duten beste ikastetxe batzuen laguntza izanen du. Batzuk laguntza administratiborako zentroak izanen dira eta beste batzuk tutoretzarako laguntza zentroak. Horiek ikasleek behar dituzten azpiegiturak eskainiko dituzte.

Halaber, azterketak egiteko, eskolak beste ikastetxe batzuetako ikasgelak erabiltzen ahalko ditu.

I.5.-That's English! ikastaroa ematen duten irakasle-tutoreak.

Ingeleseko irakasleak Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoak izanen dira.

That's English! ikastaroa, gehienbat, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek emanen dute. Behar izanez gero, beren ordutegia hizkuntza eskolan osatzen duten dedikazio partzialeko irakasleak ere sartzen ahalko dira programan, hala nahi badute.

Programa hauetako irakasleek ikasturte osorako konpromisoa hartu beharko dute, hala ikasleen tutoretzako laguntzari nola ebaluazioari dagokionez.

Irakasle-tutore bakoitzaren dedikazioak astero ordu eta erdiko ahozko praktikako saioa bermatuko du dagokion ikasle taldearekin, baita idatziz egiten diren jarduerak eta moduluko probak zuzentzeko, idatzizko azterketak zaintzeko eta ahozko proben epaimahaietan esku hartzeko beharrezko denbora ere. Halaber, irakasleak koordinazio bileretara joanen dira, baldin eta dei egiten badiete.

I.6.-Tutoreen laguntza.

Ikasleek tutoretza ordu bat izanen dute astean, ikasturteak dirauen bitartean.

Tutorearen laguntza saioak taldeetan eginen dira eta asistentzia borondatezkoa izanen da. Halere, ikasleen asistentzia ebaluatzeko, hilero egiaztatuko da asistentzia hori.

Tutoretza saioen helburuak hauek izanen dira:

-Ahozko adierazpena garatu eta beste gaitasunekin integratzea.

-Ingelesaren ikaskuntza erraztuko duten teknikei eta estrategiei buruzko aholkuak ematea.

-Idazteko jarduerak zuzentzea eta haien azterketa eta zuzenketa bermatzea.

Halaber, zilegi izanen da tutoretza telematikoak eta errekuperazio taldeak antolatzea.

I.7.-Baliabide didaktikoak.

Baliabide didaktikoen banaketa Urrutiko Irakaskuntza Berritu eta Garatzeko Zentroak (UIBGZ) eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak (NUHEO) zuzendu eta koordinatuta eginen da. Bi erakunde horiek laguntza administratiboko zentroendako hornidura bermatuko dute. Ikasleen matrikulak formalizatu ondoren, materiala bertara eramanen da.

Ikasle berriak matrikulatu den ikastaroaren material guztia jasoko du (testuliburuak, material osagarriak eta ikus-entzunezko materiala), jarraibide osagarriekin batera.

Ikasle errepikatzaileek matrikulatutako ikastaroari dagozkion ariketa koadernoa eta gidaliburu osagarria jasoko dituzte.

Halaber, ikasle guztiek informazio liburuxka bat eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren ezaugarrien berri ematen duen gehigarri bat jasoko dituzte.

I.8.-Ebaluazioa.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala modulu guztien ebaluazio proben arduraduna izanen da.

Probak Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ezartzen dituen zentroetan eginen dira eta tutoretzaren erantzukizuna duten irakasleek zaindu eta zuzenduko dituzte, Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Ingeles Departamentuak koordinatuta. Beharrezkoa den kasuetan, ikasturtean zehar ordezkapenak egiten dituzten irakasleen laguntza erabiltzen ahal da eta, aparteko kasuetan baino ez, ingeles irakasle espezialistak diren baina ikastaro honetan ez dauden irakasleen laguntza, dela Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegokoena, dela Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoena.

Kurtso bateko edozein modulu gainditzeak aurrekoak gainditzea dakar berarekin. Edonola ere, kurtso bat gainditzeko kurtso horretako azken modulua gainditu behar da.

Ikasturtean zehar idatzizko hiru ebaluazio proba eginen dira oinarrizko eta erdiko mailetan:

-Lehenbizikoa abenduan, honako modulu hauetarako: lehenengo kurtsoko 1. modulurako; bigarren kurtsoko 4. modulurako; eta erdi mailako 7. modulurako.

Gainera, 3. eta 6. moduluen errekuperazioa eginen da.

-Bigarrena martxoan, 2., 5. eta 8. moduluetarako.

-Hirugarrena ekainean izanen da, honako hauetarako: oinarrizko mailako lehen kurtsoko 3. modulurako; oinarrizko mailako 6. modulurako (oinarrizko mailako ziurtagiria lortzeko proba izanen da), eta 9. modulurako (erdiko mailako ziurtagiria lortzeko berariazko proba komuna izanen da).

-Irailean, modulu guztien errekuperazioen deialdia eginen da.

3. moduluaren ebaluazioari dagokionez, idatzizko probak gaindituta, ikasleek ahozko proba bat egin beharko dute.

6. eta 9. moduluen probak oinarrizko eta erdiko mailetako ziurtapen probak izanen dira, hurrenez hurren, eta horietan ahozko adierazpeneko proba sartuko da.

Modulu bakoitza gainditzen denean, ziurtagiria emanen da eta horrek, hezkuntzako modalitate honen ondorioetarako, behin betiko frogatuko du probak gainditu direla.

I.9.-Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eskudantziak.

Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialari dagokio:

-Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan aritzea, That's English! ikastaroaren alderdi administratibo eta akademikoen jarraipena eta kudeaketa egiteko.

-Material didaktikoa banatzea.

-Ebaluazio probak koordinatzea, gainbegiratzea eta egitea.

-Moduluak gainditu direla ziurtatzea eta ikasleen ebaluazioaren erregistroaz eta segimenduaz arduratzea.

-That's English! ikastaroaren probak aplikatu eta ebaluatzeko epaimahaiak izendatzea.

II.-Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe eta institutueen arteko lankidetza programa.

II.1.-Ikasketak.

II.1.1.-Ezaugarriak.

Programa honen xedea da bigarren hezkuntzako ikasleei aukera ematea beren hizkuntzen curriculumak martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuan ezarrita dauden oinarrizko eta erdiko mailetako irakaskuntza espezializatuen curriculumekin bateratzeko. Dekretu horren bidez araubide bereziko hizkuntza ikasketen oinarrizko eta erdiko mailetako curriculumak ezarri ziren.

Gainera, ikasleek ekainaren 2ko 58/2008 Foru Dekretuaren bidez Foru Komunitaterako ezarri den maila aurreratuko hizkuntzen ikasketa espezializatuak egiteko aukera izanen dute, baimentzen diren hizkuntzetan.

Ikasketa horiek kasuan kasuko hizkuntzaren ordutegi arruntean jasoko dituzte ikasleek, bigarren hezkuntzako ikastetxeetako irakasleen bitartez. Programa honetarako laguntza klaseak antolatzen badira, borondatezkoak izanen dira ikasleentzat.

Arestian adierazi den programa horretan kontuan hartu behar da bigarren hezkuntzak eta hizkuntza eskola ofizialek ezaugarri desberdinak dituztela hizkuntzen irakaskuntzari dagokionez, baina, aldi berean, biek hizkuntzaren arloko helburu eta eduki komunak dituztela.

II.1.2.-Mailen egokitzapena.

Araubide bateko eta besteko ikasketak batera eginez gero, mailen egokitzapen hauek ezarriko dira:

Euskara, A eredua

ARAUBIDE OROKORREKO IKASKETAK

ARAUBIDE BEREZIKO IKASKETAK

DBHko 3. maila

Oinarrizko maila

DBHko 4. maila

Erdiko maila

Batxilergoa/Lanbide Heziketa

Maila aurreratuko 1.a*/Erdiko maila

* Ikastetxeek nahi izanez gero eginen den eskaintza.

Euskara, D eredua

ARAUBIDE OROKORREKO IKASKETAK

ARAUBIDE BEREZIKO IKASKETAK

DBHko 4. maila

Maila aurreratua

Batxilergoa/Lanbide Heziketa

Maila aurreratua, errepikatzaileak eta ikasle berriak

Eremu euskalduneko A ereduko ikasleek aukera izanen dute D ereduko egokitzapenaz baliatzeko.

Frantsesa

ARAUBIDE OROKORREKO IKASKETAK

ARAUBIDE BEREZIKO IKASKETAK

DBHko 3. maila

Oinarrizko maila

DBHko 4. maila

Erdiko maila

Batxilergoa/Lanbide Heziketa

Ingelesa

ARAUBIDE OROKORREKO IKASKETAK

ARAUBIDE BEREZIKO IKASKETAK

DBHko 4. maila

Erdiko maila

Batxilergoa/Lanbide Heziketa

Maila aurreratuko 1.a/Erdiko maila errepikatzea

Aurretik programa honetan matrikulatuta egonda, ikasturte bat atzerrian egin behar duten ikastetxe baimenduetako ikasleek beren ikastetxeen bitartez egin dezakete matrikula, betiere ezarritako baldintza orokorrak betez gero.

II.2.-Hizkuntzak.

2010-2011 ikasturtean lankidetzaren barruan sartzen diren hizkuntzak frantsesa, ingelesa eta euskara izanen dira.

II.3.-Ikastetxe parte-hartzaileak baimentzea.

Programa honetan parte hartu nahi duten ikastetxe eta institutuek Hezkuntza Departamentuan eskatu behar dute, irakaskuntza hori ezarri nahi den ikasturtearen aurreko apirilaren 1a baino lehen, eta hori urriaren 18ko 583/1995 Foru Aginduan ezarri denarekin bat. Eskaerak dagokion hizkuntza departamentuaren babesa eta ikastetxearen Eskola Kontseiluaren onespena izan beharko du.

Hezkuntza Departamentuak emanen du horri buruzko ebazpena eta horretarako kontuan hartuko ditu Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren txostenak.

Lankidetza programa hasi duten ikastetxe eta institutuek ikasleekin hartutako konpromisoari eutsiko diote, gutxienez programa hasi zuten ikasleek ikastetxe horrek ematen ahal dituen ikasketa guztiak bukatu arte, betiere ikasleek aurrerapen egokia badute bai araubide orokorreko ikasketetan bai araubide berezikoetan.

II.4.-Ikasleak.

II.4.1.-Onarpena eta matrikulazioa.

Hezkuntza Departamentuaren baimena duten bigarren hezkuntzako ikastetxeetako ikasleentzat borondatezkoa da programa honetan parte hartzea.

Araubide bereziko hizkuntza ikasketetarako dagoen adin muga kontuan hartuta, 16 urte baino gutxiago izanik Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekiko lankidetza programan parte hartzen duen ikasleak proba homologatuak (martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuan ezarriak) eginen ditu programa honetan ikasi eta dagozkion ziurtagiriak lortzeko. Proba horiek Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak prestatu eta aplikatuko ditu, maila horietarako ezarritako zehaztasun orokorrekin bat.

Ikasleak matrikula egin beharko du Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta ezin izanen du aldi berean hizkuntza bera beste hizkuntza eskola ofizial batean ikasi.

Aurreko kurtsoa gainditu gabe ikasketa hauetako zenbait kurtso eta mailatan sartzeko sailkapen probak antolatzen ahalko dira, baldin eta, II. atal honetako 1.2 puntuan ezarritako maila egokitzapenaren arabera, egiterik baldin badago.

Proba horiek ikasle hauentzat izanen dira:

1. Lankidetza programari atxikita ez dauden ikastetxe edo institutuetatik etorritako ikasleak.

2. Programan lehenbiziko aldiz parte hartu nahi duten ikastetxe edo institutuetako ikasleak.

3. Programan parte hartzen duten ikastetxe edo institutuetako ikasle izanik, eta araubide bereziko hizkuntza ikasketen kurtso bat suspendituta, programan berriz parte hartu nahi dutenak. Aurreko ikasturtean, edozein hizkuntza eskola ofizialetan, orain egin nahi duten mailaren aurreko mailan matrikulatuta egonda, maila gainditu ez zuten ikasleek ez dute sarrera-proba hori egiteko aukerarik izanen.

Hori guztia gorabehera, nahitaezkoa da kalifikazio proba horren bidez eskuratzen duten maila ikastetxeak duen maila egokitzapenarekin bat etortzea.

Ikasleek, beren ikastetxearen bidez, informazio egokia jasoko dute, bai hezkuntzako eskaintzari buruz bai matrikulazio baldintzei buruz.

II.4.2.-Taldekatzeak.

Ikastetxe laguntzaile bakoitzak bere ezaugarriei hobekien egokitzen zaien barne antolamendua hautatuko du, betiere antolakuntza horrek II. ataleko 1.2. puntuan ezarri diren baldintzak betetzen baditu eta irakasleen aukerak kontuan hartuta.

II.4.3.-Eskualdekatzea, azterketak egin ahal izateko.

Hainbeste ikasle daudenez eta programako ikastetxeak hain sakabanaturik daudenez, azterketak (idatzizkoak eta ahozkoak) eta koordinazio bilerak egiteko eskualdeak sortuko dira. Hori dela eta, hizkuntza bakoitzerako eskualdeburutzat jotzen diren ikastetxeetara joan beharko dute ikasle-irakasleek.

Ahozko azterketarako deialdia.

Ahozko probak ikastetxean bertan eginen dira. Dena dela, ebaluatu beharreko ikasle kopurua bostetik beherakoa bada, beste ikastetxe batean egitea erabaki daiteke.

II.5.-Irakasle laguntzaileak.

II.5.1.-Irakastea.

Programa hau horretarako baimena duten ikastetxe eta institutuetako irakasleek emanen dute, baldin eta ikasketa horiek emateko eskatzen den titulazioa badute, indarra duten arauetan ezarri bezala.

Irakasleek beren borondatez hartuko dute parte hezkuntza eskaintza honetan; baina, ikasturtea hasirik, programa betetzeko eta ebaluatzeko konpromisoa izanen dute.

Programa honetan parte hartzen duten irakasleek ondoko eginkizun hauek izanen dituzte:

-Programan matrikulatutako ikasleei hizkuntza ikasketen ziurtagiriak eskuratzeko prestakuntza ematea, martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuan eta ekainaren 2ko 58/2008 Foru Dekretuan jasotakoaren arabera.

-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak programaturiko koordinazio bileretara joatea.

-Ebaluazio prozesuan parte hartzea, hala orientaziorako probetan (idatzizkoetan eta ahozkoetan), nola ziurtagiria emateko egiten direnetan (zaintzea, zuzentzea, ahozko probetarako epaimahaiak osatzea etab.).

-Ikasleei matrikulazio prozesu guztian informazioa emateko lanean laguntzea.

Irakasleek beren eskola orduetatik astero ordu bat hartuko dute hizkuntza eskola ofizialeko maila bereko bi taldeko, edo ematen duten maila desberdin bakoitzeko, probak zuzentzeko edo koordinazio lanak egiteko.

Gainera, ziurtagiriak emateko azterketengatik zehaztuko diren ordain ekonomikoak jasoko dituzte irakasle laguntzaileek.

II.5.2.-Koordinazioa.

Programa hau gauzatzeko ezinbestekoa da NUHEOko irakaskuntza departamentuen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen arteko koordinazioa izatea. Koordinazio hori egiteko bertaratutako bilerak egiten ahalko dira (baita teknologia berriak erabiliz: posta elektronikoa, blogak, web orria, etab.). Departamentu bakoitzak, ikasturtearen hasieran, zer prozedura erabiliko duen finkatu beharko du bere lan planean.

Koordinazio bileretan, besteak beste, gai hauek aztertuko dira:

-Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak prestaturik duen programazioaren jarraipenaren bateratze lana egitea, ikasturte amaieran lortu behar diren helburuak kontuan hartuta.

-Ikasleek lortu behar dituzten hizkuntza gaitasun guztiak aztertzea, baita horiek erabiltzeko material eta jarduerarik egokienak ere.

-Probetan aplikatzen ahal diren irizpideak aztertzea eta baloratzea, objektiboki kuantifikatu ezin direnak barne.

-Ikasleak ikasturte amaieran egin behar dituen idatzizko eta ahozko proben antzekoak aztertu eta baloratzea; proba horietan ekimena eta azken erabakia nahitaez Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren esku izanen dira.

-Ahozko adierazpena ebaluatzeko probak egiteko behar diren euskarriak aztertzea.

II.6.-Ebaluazioa.

Araubide bereziko hizkuntza ikasketen ebaluazioari dagokionez, oinarrizko eta erdiko mailak antolatzen dituen uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduan eta irailaren 11ko 149/2008 Foru Aginduan ezarritakoa beteko da, baita honako baldintza hauek ere:

a) Ebaluazio proben koordinazioa eta prestaketa lana Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialari dagozkio.

b) Ikasturtean zehar, ikasleek saiakuntza probak eginen dituzte, bai idatziak bai ahozkoak.

Idatzizko probak Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean prestatuko dira eta bigarren hezkuntzako irakasle laguntzaileek zuzenduko dituzte, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko dagokion departamentu didaktikoarekin koordinatuta.

Azken proba idatziak deialdi bakarrean eginen dira, egun eta ordu beretan. Ikastetxe laguntzaile bat baino gehiago dagoen herrietan, modu zentralizatuan eginen dira, ikastetxe batean.

Ahozko proba egiteko epaimahai mistoak eratuko dira eta horietan NUHEO-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle bat eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bat egonen dira, edo, salbuespen kasuetan, NUHEOko bi irakasle. Hezkuntza Departamentuak baimena ematen ahalko die irakasle funtzionario batzuei ahozko azterketetan Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle gisa aritzeko. Kalifikazioaren azken erantzuna Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko kasuan kasuko hizkuntza departamentuari dagokio.

Idatzizko probak egiteko tokiak ongi prestatu eta azterketa egunetan zaintzeko, NUHEOko zuzendaritzak Bigarren Hezkuntzako ikastetxe lankideei laguntza eskatzen ahalko die, baita irakasle ez diren langileei ere.

II.7.-Baliabide didaktikoak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak, bere programazioan, testuliburuak eta material osagarri batzuk ezarriko ditu eta horien bidez aurreikusi diren helburuak eskuratzen ahalko dira. Liburu eta material horiek orientaziozkoak izanen dira, ez nahitaezkoak.

III.-Ikastetxeko Urteko Programazio Orokorra.

III.1.-Edukia.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak, ikasturtea hastean, Urteko Programazio Orokorra eginen du, hezkuntzako jarduera guztiak modu koordinatuan gauza daitezen.

Urteko Programazio Orokorrak ondoko atal hauek izanen ditu:

III.1.1.-Ikastetxearen ordutegi orokorra eta planifikatzeko irizpideak.

Gutxienez ondoko hauek izanen ditu:

-Eskola eskolako kideentzat irekita egonen den ordutegia.

-Jendea hartzeko ordutegia.

-Ikastetxeko eskola orduak.

-Irakasleen ordutegi orokorra.

-Pertsona bakarreko gobernu organoen banakako ordutegia.

-Irakasle bakoitzaren ordutegia.

-Bigarren hezkuntzako ikastetxe laguntzaileetako irakasleekin koordinazioa egiteko bileren ordutegia.

III.1.2.-Irakaskuntzako jarduerak.

Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren departamentu didaktikoek ikasturte osoan eginen diren jarduketen plana prestatu behar dute. Honako hau jasoko du:

-Jardueren egutegia, ondoko hauek zehaztuz: irakasle laguntzaileekin biltzeko egunak, azterketen datak etab.

-Programazio didaktikoak.

-Departamentuaren lan plana, ikasturte osokoa, aurreko urteko memorian azaldutako ondorioak kontuan hartzen dituena eta departamentuak urte horretan dituen lehentasunak aipatzen dituena.

III.1.3.-Memoria administratiboa.

Zuzendaritza taldeak memoria administratiboa eginen du eta horretan, beste elementu batzuen artean, Ikastetxearen Antolaketarako Agiria (IAA) sartuko da.

Hezkuntza Departamentuak dokumentu horiek betetzeko inprimakiak eskainiko ditu. Inprimakiak, gero, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura bidaliko dira urriaren 31 baino lehenago.

III.2.-Urteko Programazio Orokorra prestatu, onetsi eta ebaluatzea.

Urteko Programazio Orokorra prestatzea zuzendariaren ardura izanen da, zuzendaritza taldearekin batera, departamentu didaktikoek aurkezten dituzten proposamenen eta Hezkuntza Departamentuak ikasketa horietarako ezartzen dituen helburu eta lan planen arabera.

Ikastetxeko zuzendariak ezarriko du Urteko Programazio Orokorra modu egokian egiteko jarduketa egutegia.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendaritza taldeak urriaren 31 baino lehenago aurkeztuko die Urteko Programazio Orokorra Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egiaztatuko du Urteko Programazio Orokorra jarraibide hauetan xedatzen denari egokitzen zaion, eta zer zuzenketa egin behar den adieraziko du, bakarren bat egin behar bada.

Apirilaren 30a baino lehen, eskolak ekaineko jardueren behin betiko egutegia igorriko du Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, eta ekainaren 30a baino lehen, irailekoena; horretan azken probak eta ebaluazioak noiz eginen diren adieraziko da, eta baita horiei buruzko kontsultak egiteko aldia ere.

Urteko Programazio Orokorra eskolako kide guztiek nahitaez bete beharrekoa izanen da.

Ikasturtean zehar zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen du Urteko Programazio Orokorra zenbateraino betetzen ari den.

Ikasturtea bukatzean, zuzendaritza taldeak ebaluatu eginen du Urteko Programazio Orokorra zenbateraino bete den. Ondoriorik aipagarrienak memoria batean jasoko dira eta hura Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura bidaliko da, uztailaren 9a baino lehen.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eskolaren funtzionamendua kontrolatu eta gainbegiratuko du, bai arlo pedagogikoa bai antolaketari dagokiona, eta ikasketa hauek erregulatzen dituzten arauak eta hezkuntzako modalitate honetan eragina izaten ahal duten gainerako arau orokor guztiak betetzen diren begiratuko du.

IV.-Irakaslana koordinatzeko organoak.

Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak frantses, ingeles eta euskara departamentuak izanen ditu.

IV.1. Departamentuen eginkizunak.

-Dagokion hizkuntzaren programazio didaktikoa egitea.

-Jardueren egutegia prestatzea.

-Lan plangintza egitea.

-Idatzizko probak prestatzea, bai ziurtagiriak luzatzekoak, bai orientabideak ematekoak, ikasleek ikasturtearen bukaeran eginen dituztenen antzekoak.

-Ebaluazio proben gidaritza kontrolatzen eta aztertzen laguntzea.

-Ahozko adierazpena ebaluatzeko probak egiteko behar diren euskarriak prestatzea.

-Hizkuntza gaitasunak lantzeko material eta jarduera didaktikoak prestatzea, mailen eta helburuen arabera.

-Ziurtagiriak emateko proben ebaluazio irizpideak estandarizatzeko saioetan parte hartzea.

-Bigarren Hezkuntzako irakasleekin koordinatzeko bilerak antolatu eta zuzentzea.

-Ikasturte bukaerako memoria egitea.

IV.2.-Departamentuburuaren eginkizunak.

-Departamentuko jarduerak zuzendu eta koordinatzea.

-Bilerak antolatu, prestatu eta zuzentzea, baita aktak idatzi eta sinatzea ere. Aktak akten liburuan bilduko dira nahitaez.

-Irakasgaiaren programazioa eta ikasturte bukaerako memoria prestatu eta koordinatzea, eta programazioa betetzen den begiratzea edukiei eta eskatzen diren gutxieneko mailei dagokienez.

-Departamentuak prestaturiko proben kalifikazioak gainbegiratzea.

-Azken proben antolamendua eta prestakuntza koordinatu eta zuzentzea.

-Ebaluazio proben ebaluazio irizpideak estandaritzatzeko saioak antolatu eta zuzentzea.

-Ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak aurkezteko prozedura betetzen dela bermatzea, indarra duten arauei jarraikiz.

-Material inbentariagarria eguneratzea.

-Ikasleen balorazioa egiteko erabili diren probak eta dokumentuak gordetzea.

-Departamentuan gertatzen den edozein akatsen berri ematea zuzendariari edo ikasketaburuari.

-Hobekuntza pedagogikoa bultzatzea, aldian behin egiten diren bilerak departamentuko kideen prestakuntzarako lagungarriak izan daitezen.

-Hezkuntza Departamentuak eskatuz gero, ziurtagirirako probak prestatu behar dituztenak izendatzea eta, behar denean, gainerako eskolekiko harremanez arduratuko den departamentuaren ordezkaria.

IV.3.-That's English! ikastaroko koordinatzailearen eginkizunak.

Irakaskuntza eta kudeaketa lanak errazteko, ingeleseko departamentuko irakasle bat izendatuko da, ingelesa ematen dutenetatik aukeratuta, That's English ikastaroko koordinatzaile lanetan aritzeko.

Koordinatzailearen eginkizunak hauek izanen dira:

-That's English ikastaroaren tutoretza orduak eta egutegia prestatzea, ingeleseko departamentuko buruarekin eta zuzendaritza taldearekin batera.

-Tutoreei ikastarorako ezarri den ordutegia ematea, bai eta emanen duten ikastaro bakoitzeko baliabide didaktikoak ere.

-Moduluen ebaluazio eta errekuperazioko proba presentzialen prestaketa eta proba horien aplikazioa koordinatzea, ingeleseko departamentuko buruarekin eta gainerako tutoreekin batera.

-Ebaluazioen eta errekuperazioen egutegia antolatzea.

-Ikastetxeko zuzendaritzak ikastaroaren inguruan esleitzen dion beste edozein eginkizun.

-That's English! ikastaroa planifikatzeko bilera orokorretara joatea, eskatzen zaionean.

IV.4.-Programazio didaktikoa.

Programazioan ondoko alderdi hauek bilduko dira nahitaez:

a) Helburuak, edukiak eta denboraren banaketa.

b) Metodologia.

c) Ebaluazioa:

-Ebaluatzeko irizpideak, proba irekienak barne.

-Idatzizko eta ahozko proben formatuak.

Departamentuburuak, departamentu bakoitzeko programazioa eta ikasturte bukaerako memoria prestatzeko arduradun nagusia den aldetik, haren ale bat emanen dio ikastetxeko zuzendariari. Zuzendariak, programazioa aztertu ondoren, puntu honetan ezarritakoaren araberakoa baldin bada, Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorrean sartuko du eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igorriko.

Departamentuaren programazioa edo memoria ikastetxeko zuzendaritzari aurkeztuko zaio, behar den denborarekin, puntu honetan ezarritakoarekin bat ez badator, ikastetxeko zuzendariak aipatu dokumentuak itzul diezaizkion departamentuari, berriz egiteko.

Programazioaren bi ale, gutxienez, departamentuan geldituko dira: bata ikastetxeko gobernu organoen eskura, eta bestea departamentuaren eskura.

IV.5.-Ikasturte amaierako memoria.

Memoria horrek ondoko atal hauek izanen ditu:

a) Departamentuak programazioan proposaturiko lan plana zenbateraino bete den.

b) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleekin lankidetzan aritzeko programaren balorazioa: bilerak, materialak, azterketak eta programazioa zenbateraino bete den.

c) Ziurtagiriak emateko azterketen emaitzak eta balorazioa.

d) Hurrengo ikasturtean hobetzeko proposamenak.

V.-Irakasleak.

V.1.-Lanaldia eta ordutegia.

Oro har, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleek, zuzendaritza taldea barne, eta baita Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko programen garapenarekin lotuta dauden jardueretan esku hartzen duten irakasle guztiek ere, azaroaren 4ko 229/2002 Foru Dekretuak aldatutako uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren I. eta IV. tituluetan ezarri dena beteko dute, jarraibide hauetan finkatutakoa kontuan hartuta.

V.2.-Asteko orduen banaketa.

Irakasleek 30 ordu emanen dituzte astean ikastetxeko jardueretan, honela banatuak: 25 ordu ikastetxean nahitaez egin beharrekoak, eta 5 ordu osagarri, urtean zenbatzekoak.

V.3.-Irakasleen ordutegi pertsonala.

V.3.1.-That?s English! programako irakasleak.

Irakasleek ikastetxeko jardueretarako asteko ordutegia, hots, 30 ordukoa, adieraziko dute dagokion inprimakian, honela bereizita; alde batetik, ikastetxean egon beharreko 25 orduak (irakastorduak eta asteroko ordu osagarriak), asteko lanegun guztietan banatuko direnak, eta, bestetik, urtean zenbatzeko 5 orduak, zehaztu gabe ageriko direnak.

Eskolak irailaren 24an hasiko dira beranduenez eta maiatzaren 31n bukatuko dira.

V.3.2.-Gainerako irakasleak.

Eskolarik eman beharrik ez duten irakasleek ikastetxeko jardueretarako asteko ordutegia, 30 ordukoa, adieraziko dute dagokion inprimakian, honela bereizita: alde batetik, ikastetxean nahitaez egin beharreko 25 orduak, asteko lanegun guztietan banatuko direnak, eta bestetik, urtean zenbatzeko 5 orduak, zehaztu gabe ageriko direnak. Nahitaez ikastetxean egin beharreko 25 orduak departamentuei dagozkien eginkizunak betetzeko erabiliko dira, baita zuzendaritza karguen eginkizunak betetzeko ere, hala denean.

V.4.-Zuzendaritza taldea.

Irakastorduen zenbaketaren ondorioetarako, zuzendaritza taldeak 29 ordu izanen ditu gehienez astean karguaren eginkizunak betetzeko.

V.5.-Departamentuko burutzak.

Irakastorduen zenbaketaren ondorioetarako, departamentuko buru bakoitzak gehienez ere 3 ordu izanen ditu astean karguaren eginkizunak betetzeko.

V.6.-That's English! ikastaroko koordinatzailea.

That's English ikastaroko koordinatzaileak ikastaro horretako talde batez arduratzeko behar den denbora izanen du bere eginkizunetarako.

V.7.-Ordu osagarriak, urtean zenbatzekoak.

Irakasle bakoitzak ikastetxeko jardueretarako astean eman behar dituen 30 orduak betetzeko, norberaren ordutegian agertu behar duten asteko 25 orduak aparte utzita, gainerako bostak urtean konputatuko dira, irakasle guztiek nahitaez egin behar dituzten lanak egiteko, alegia, ikasleen azterketak ekain-irailetako deialdietan prestatu, egin eta zuzentzeko, eta departamentuetako gainerako eginkizunak betetzeko.

Azken azterketak egiteko finkatutako egunetan, irakasleek ordutegia egokituko dute azterketak egiteko programatutako egutegiaren arabera. Inguruabar hori ez da ordutegi pertsonalean agerraraziko, urtean zenbatzeko ordutegiko orduak baitira.

V.8.-Ordutegien prestaketa eta onespena.

Ikasketaburuak, Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskolak garatzen dituen programen beharrak kontuan hartuta, eskolako irakasleen eta That's English! ikastaroan matrikulaturiko ikasleen ordutegiak prestatuko ditu, ebazpen honetan ezarritako arauei jarraikiz.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsiko du ordutegia. Onetsi arte, irakasleak beharturik daude ikasketaburuak prestatu eta zuzendariak behin-behinean onetsitako ordutegia betetzera. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak hartuko du edozein erreklamazioren gaineko ebazpena.

V.9.-Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia orria.

Zuzendaritza taldeak irakasleak ikastetxean daudela kontrolatuko du.

Eskolako zuzendariak, hilabete bakoitzaren 5a baino lehen, aurreko hilabeteko asistentzia orriak igorriko ditu Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, eta horretarako ikastetxera bidaliko diren ereduak erabiliko dira.

Eredu horietan ikastetxean nahitaez egon beharreko orduei buruzko absentzien eta atzerapenen berri emanen da, kontuan hartuta bakoitzaren ordutegi pertsonala eta alde batera utzita absentzia justifikatuta dagoen ala ez.

Nolanahi ere, asistentzia orrietan ondoko arauak beteko dira:

-"Hutsegitearen arrazoia" laukia ez da inoiz hutsik utziko eta, hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

-Hutsegite guzti-guztiak agertuko dira.

-"Hutsegitearen arrazoia" izeneko laukian "Norberaren arazoetarako ordaindu gabeko lizentzia" jarri ahal izateko, beharrezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak irakasleari baimena ematea.

Irakasleek beren lanetan gertatzen den edozein absentzia edo atzerapenen berri emanen diote ikastetxeari, ahalik eta lasterren.

Zuzendariak, justifikazioa aurkezteko epea bukatu eta biharamunean, justifikatu gabe gelditu diren hutsegite edo atzerapen guztien berri emanen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, soldatari egin beharreko murrizpena egin eta, beharrezkoa bada, dagokion espedienteari hasiera emateko. Kasuko irakasleari ere emanen zaio, idatziz, horren berri.

Irakasleek hutsegitearen frogagiriak aurkeztu behar dizkiote zuzendariari, horrek eskatu gabe.

Irakasleen hutsegiteen justifikanteak (baja agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normala aldatzen duten gorabehera guztiak berehala jakinaraziko zaizkio telefonoz Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, eta ondoren asistentzia orrietan jasoko dira.

3. eranskina

Erdiko mailan, maila aurreratuan eta C1
mailan ziurtagiria lortzeko probak prestatzea:
proba horiek prestatzeko prozedura eta baliozkotze batzordeak

1. Ziurtagiria lortzeko probak.

Erdiko mailan, maila aurreratuan eta C1 mailan ziurtagiria lortzeko probek eskatzen dute bukaerako berariazko proba batzuk gainditzea. Proba horiek bakarrak izanen dira hizkuntza eskola guztietarako. Arlo horretan indarra duen araudiak ahalmena ematen dio Hezkuntza Departamentuari proba bakoitza koordinatu eta prestatzeko batzordeak eratzeko.

2011ko ekaineko eta iraileko deialdietarako ziurtapen proba hauek prestatuko dira:

HIZKUNTZA

MAILA

ESKOLA

KOORDINAZIOA

Alemana

Erdikoa

IHEO / THEO / NUHEO (PH)

Bai

Aurreratua

EOIP / EOIT

Bai

C1

EOIP

Ez

Euskara

Erdikoa

IHEO / THEO / NUHEO

Bai

Aurreratua

IHEO / THEO / NUHEO

Bai

C1

EOIP / EOIT

Bai

Frantsesa

Erdikoa

IHEO / THEO / NUHEO

Bai

Aurreratua

EOIP / EOIT

Bai

C1

EOIP / EOIT

Bai

Ingelesa

Erdikoa

IHEO / THEO / NUHEO

Bai

Aurreratua

EOIP / EOIT

Bai

C1

EOIP / EOIT

Bai

Italiera

Erdikoa

EOIP

Ez

Aurreratua

EOIP

Ez

2. Proben itemak eta zatiak prestatzea.

Ebazpen honen 1. eranskineko II.2.B atalak ezartzen du hizkuntza eskola ofizialetako irakasle guztien ordutegi osagarrian 3 ordu bitarte agertuko direla ziurtapen probak prestatu eta antolatzeko prozesuan parte hartzeko, atal honetan xedatutakoaren arabera. Zehazki, ordu horiek zeregin hauetarako izanen dira batik bat:

-Ziurtapen probetarako itemak, testuak eta zereginak prestatzea.

-Ahozko adierazpena ebaluatzeko probak egiteko behar diren euskarriak prestatzea.

-Maila bakoitzeko zehaztasunak berrikustea.

-Gidaritzaren kontrolean eta azterketan parte hartzea.

-Ziurtagiria emateko proben ebaluazioa estandarizatzeko saioetan parte hartzea.

Ziurtapen maila bakoitzerako eta irailaren 30a baino lehen, eskola bakoitzeko departamentuburuek, departamentuko irakasle guztien artetik, irakasle kopuru bat izendatuko dute, eta horiek, dela borondatez dela maila zehatz bat ematen dutelako, inplikazio handiagoarekin parte hartuko dute itemak idazteko lanean eta proben kudeaketan. Kasuan kasuko baliozkotze batzordeko kideekin estuki arituko dira lankidetzan irakasle horiek.

3. Proben baliozkotze batzordeak.

Nafarroako hiru hizkuntza eskola ofizialen koordinazioa bermatzearren ziurtapen probak prestatzeko prozesuan, Hezkuntza Departamentuak, hizkuntza eskola ofizialen zuzendaritzek proposaturik, mailen baliozkotze batzordeak osatuko dituzten irakasleak izendatuko ditu.

3.1. Izendapenak.

Koordinazioa beharrezkoa duten maila eta hizkuntzetako bakoitzean, zuzendaritza taldeek, 2010eko irailean, baliozkotze batzordeko ordezkariak proposatuko dizkiote Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izendatuko dira.

Bai batzordeetako kideek bai proben idazketan laguntzen duten irakasleek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailak eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen azterketen zehaztasunak ezagutu beharko dituzte.

3.2. Batzordeetako kideen eginkizunak.

a) Proben zatiak eta itemak idaztea.

b) Proben gainean honako hau bermatzea:

-Maila ziurtatzeko ezarritako zehaztasunetara egokituta daude edukian eta forman.

-Aplikaziorako eta zuzenketarako gutxieneko irizpide batzuen emaitza dira, hizkuntza bereko departamentuen artean adostuta betiere.

-Fidagarritasun maila egiaztatzeko gidatzen dira.

c) Kasuan kasuko mailako 2011ko ekain eta iraileko proben prestaketa koordinatzea eta azkentzea.

3.3. Probak prestatzeko prozedura eta egutegia:

-2010eko urriaren 8a baino lehen, Hezkuntza Departamentuak batzorde guztietako kideei bilera baterako dei eginen die, eta, bilera horretan, mailen eta hizkuntzen arteko koordinazioa bermatzeko prozedura orokorra finkatuko da.

-Urriaren 15a baino lehen, batzordeetako kideek departamentuetako buruei departamentu bakoitzari esleitutako zereginak helaraziko dizkiete.

-Batzordeei zereginak emateko azken eguna 2011ko urtarrilaren 10a izanen da. Baliozkotze batzordeetako kideek prestatu diren itemen lehen hautaketa eginen dute, horien egokitasuna aztertuta, baita zereginak eta testuak ondoko arau hauetan ezarritako zehaztasunekin bat datozen aztertuta ere: abenduaren 2ko 507/2008 Ebazpena, erdiko mailarako, eta azaroaren 25eko 541/2009 Ebazpena, maila aurreraturako, edo, halakorik izan ezean, itemak hautatzeko unean indarra duen araudia. Desegokitasunik atzematen bada, zuzentzeko eskatuko zaie prestatzaileei.

-Bestalde, batzordeek fidagarritasun handieneko itemak eta probak hautatuko dituzte, entzunaren ulermeneko, irakurriaren ulermeneko eta idatzizko adierazpeneko trebetasunak gidatzeko prozesuari hasiera emateko. Horretarako, Nafarroatik kanpoko bi hizkuntza eskolarekin gutxienez jarriko dira harremanetan, eta horiei ezinbesteko baldintza gisa jarriko zaie gidaritza egiten duen ikasle bakoitzak trebetasun oso bat egitea, bestela ez baitu baliorik izanen laginak.

-Batzordeek gidatu diren itemak zuzenduko dituzte eta, 2011ko martxoaren 25a baino lehen, datuak excel orri batean igorriko dituzte Hezkuntza Departamentura. Departamentuak emaitzak aztertu, zailtasun eta bereizketa indizeak lortu eta txosten bat igorriko die batzordeei (txosten horretan itemen portaera azalduko da). Ondorio horietarako, Hezkuntza Departamentuak lan saio bat antola dezake, gidaritza prozesuan parte hartu duten batzordeko kideei, prestatzaileei eta irakasleei zuzenduta.

-Gidatutako itemak baliozkotzeko, batzordeek erabakiko dute zailtasun koefizienteko zer irizpide eta tarte onartu behar den, hizkuntzaren beraren ezaugarriak kontuan hartuta.

-Zuzendaritza taldeek estandarizazio saio bat antolatuko dute, gutxienez, maila bakoitzerako, ziurtapen proba komunei dagokienez. Saio horiek bertaratuta edo urrutiko modalitatean egiten ahalko dira, horretarako erabakitzen denari jarraikiz.

-Batzorde bakoitzak bileren eta hartzen diren erabakien edukiaren akta jasoko du. Akta horien kopia Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura igorriko da.

4. Azken probak ematea.

Batzordeek 2011ko ekain eta iraileko deialdietako aleman, euskara, frantses eta ingeleseko proba osoak Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari emanen dizkiote, 2011ko maiatzaren 2a baino lehen. Proba horiek azaleko orria eta plika eduki beharko dituzte. Azken hori idatzizko adierazpenaren kasuan soilik beharko da. Hezkuntza Departamentuak behin betiko bertsioak ikastetxe bakoitzeko ikasketaburuei igorriko dizkie, probak jaso eta bi eguneko epean.

5. Ordain ekonomikoa eta ziurtapena.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak, probak prestatu eta aplikatzeko prozesua bukatutakoan, kasu bakoitzean bidezkoa den ziurtapena eta ordain ekonomikoa proposatuko ditu.

4. ERANSKINA

Proba homologatuen deialdiko oinarriak

1. oinarria. Betebeharrak.

a) Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleak aurkezten ahalko dira azterketa horretara, hamasei urte bete ez badituzte, euskara, frantsesa edo ingelesa ikasten ari badira eta ikastetxe horiek ikasturte honetan Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin duten lankidetza programan matrikulaturik badaude.

Halaber, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan alemana ikasten ari diren ikasleek ere egiten ahalko dute proba, lankidetza programa horretan matrikulaturik badaude.

b) Hizkuntza horrexetan aldi berean beste hizkuntza eskola ofizial batean matrikulatuta dauden ikasleak ezin izanen dira matrikulatu.

2. oinarria. Azterketaren helburua.

Oinarrizko eta erdiko mailak lortzeko proba homologatuak izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza trebetasun nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dituzte.

Maila horietako ikasketak Foru Komunitaterako 22/2007 Foru Dekretuaren I., II., III. eta IV. eranskinetan zehaztu dira. Bertan Europako Kontseiluko A2 mailako berezko trebetasunak ezartzen dira oinarrizko mailarako eta B1 mailakoak erdiko mailarako.

3. oinarria. Azterketaren egitura.

Azterketak lau zati ditu. Irakurriaren ulermenaren proba, entzunaren ulermenarena eta idatzizko adierazpena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean eginen da. Proba bakoitza banaka eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa ganditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira.

4. oinarria. Proben balorazioa.

Probaren emaitzari buruz ikasleei emanen zaien informazio-orrian gai edo ez-gai kalifikazio orokorra jarriko da.

Foru agindu honetan azaltzen diren proba homologatuak gaindituz gero, hizkuntzaren hurrengo mailara jotzeko aukera izanen dute.

5. oinarria. Agiriak eta izena emateko epeak.

a) Izena emateko epea Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak ikasleek behar denean matrikula egin ahal izateko adieraziko duena izanen da.

b) Izen-emateak ekaineko eta iraileko deialdietako azterketetarako balioko du.

c) Izen-ematea NUHEOren bitartez eginen da, agiri hauek aurkeztuz:

-Izen-ematearen eta azterketa eskubideak ordaindu izanaren inprimakia, behar bezala betea eta Nafarroako Kutxak zigilatua, zenbatekoa argi azalduta.

-Azterketa eskubideengatik ordaindutako diruaren gordekina.

-NANaren fotokopia.

-Argazki bat.

-Familia liburuaren fotokopia, bidezkoa bada.

-Familia ugariaren txartela, bidezkoa bada.

d) Izena eman duten ikasleak elkarlaneko zein ikastetxetan dauden matrikulatuta, horietara bidaliko da beren izenak biltzen dituen zerrenda.

6. oinarria. Azterketa eskubideak.

Azterketa eskubideengatik, 2011rako Hezkuntza Departamentuaren mendeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak eta ikasleen egoitzetako prezioak finkatzen dituen foru aginduak ezarritako zenbatekoa ordainduko da.

7. oinarria. Azterketa egunak.

NUHEOk elkarlanean ari diren ikastetxeen bitartez jakinaraziko die ikasleei ekaineko eta iraileko azterketak zein egunetan eginen diren.

Azterketa idatziak finkoak dira eta ezin da aldaketarik egin.

8. oinarria. Azterketako lau proben ezaugarriak.

Alemanezko, euskarazko eta frantsesezko oinarrizko mailako eta alemanezko erdiko mailako proba homologatuak, ondorio guztietarako, abenduaren 2ko 507/2008 Ebazpenean ezarritako zehaztasunen arabera arautuko dira. Ebazpen horren bidez, araubide bereziko hizkuntza ikasketen oinarrizko maila eta erdiko maila ziurtatzeko proben gaineko zehaztasunak onesten dira.

9. oinarria. Izangaien eginbeharrak.

-Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat aurkeztu beharko dute.

-Izangaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den orduan egon beharko dute azterketa egiteko gelan.

-Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Lapitzez egindako probak ez dira zuzenduko.

-Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

-Sakelako telefonoak itzalita eduki beharko dira.

10. oinarria. Desgaitasunak dituzten ikasleak.

Norbaitek, desgaitasunen bat duelako, probak egiteko zailtasunak baditu, azterketetarako baldintza bereziak jartzeko eskaera egin dezake. Nahi hori izena emateko eskaeran egokiro adierazi behar da.

11. oinarria. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

Probako trebetasun guztietan edo baten batean lorturiko kalifikazioarekin ados ez badago, ikasleak behar diren argibideak eska ditzake eta, beharrezkoa izanez gero, idatzizko erreklamazioa ere jartzen ahalko du, uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduaren 19. artikuluan ezarritako moduan (2007ko abuztuaren 29ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Iragarkiaren kodea: F1006715