60. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

148/2010 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko prozeduraren barrenean, hautatutako izangaien izenen zerrenda argitara ematen duena.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko merezimendu lehiaketa arautzeko deialdia onetsi zen.

Martxoaren 8ko 103/2010 Ebazpenaren bidez, zuzendariak hautatzeko izendatu ziren hautapen batzordeek izangaiek aurkeztutako merezimenduak barematu dituzte, eta aurkeztu, azaldu eta defendatutako zuzendaritza proiektuak baloratu dituzte. Horretarako, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren IV. kapituluko 133., 134. eta 135. artikuluak aintzat hartu dituzte, haietan zuzendariak hautatzeko prozedura eta betebeharrak ezartzen baitira, eta abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren lehen oinarriko 2.1.5 puntua, hirugarren oinarriko 3.9 puntua eta zazpigarren oinarriko 7.2 puntua.

Ebazpen horren zazpigarren oinarriko 4. atalean ezarritakoarekin bat, batzorde bakoitzeko buruak hautatutako zuzendarigaiaren aldeko proposamena eta 1. fasea gainditu duten gainerako zuzendarigaien zerrenda igorriko dizkio Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendariari, eta Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita daudenak ere adieraziko ditu.

Orobat, ebazpen horren bederatzigarren oinarriko 3. atalean ezarritakoari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du hautatutako zuzendarigaien izenen zerrenda, haien izendapen mota adierazita.

Beraz, bidezkoa da jendaurrera ateratzea Hasierako Prestakuntza Programa egiteko hautatu diren zuzendarigaien zerrenda, bai eta programa egitetik salbuetsita daudenena ere. Era berean, hautatutako izangai bakoitzari egin beharreko izendapen mota jendaurrean jartzen da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrera ateratzea, hautapen batzordeek aurkeztu dituzten proposamenak aintzat hartuz, zuzendariak hautatzeko prozeduraren lehenbiziko fasea gainditu duten zuzendarigaien zerrendak, bertan adierazita zein dauden Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita eta bakoitzari dagokion izendapen mota. Hori dena eranskin hauetan zehazten da:

I. eranskina: Hasierako Prestakuntza Programa egin behar duten zuzendarigaiak.

II. eranskina: Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dauden zuzendarigaiak.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak igortzea Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Tituluen Atalari, Langileriaren Kudeaketarako Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko martxoaren 31n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Hasierako prestakuntza programa egin behar duten zuzendarigaiak

HAUTATURIKO ZUZENDARIGAIA*

IKASTETXEA

HERRIA

IZENDAPENA

Alchu Olaechea, M.ª Teresa

Beintza-Labaiengo HLHIP

Beintza-Labaien

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Aliaga Retabé, Cristobal

Santa Bárbara HLHIP

Elo

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Arozena Bergara, Itziar

Azpilkuetako HLHIP

Azpilkueta

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Destribats Yañez, Haizea

Saldiasko HLHIP

Saldias

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Eguaras Huici, M.ª Luisa

San Nicolás HLHIP

Zare

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Fabo Hermosilla, M.ª Antonia

Azpilagaña HLHIP

Iruña

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Huarte Azcona, M.ª Belén

Obanosko HLHIP

Obanos

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Irigoyen Goicoechea, M.ª Gemma

Polainea HLHIP

Eratsun

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Iso Taapken, Jorge

Añorbeko HLHIP

Añorbe

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Jausoro Buñuales, M.ª Eulalia

Ximénez de Rada HLHIP

Arrada

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Ostiz Cenoz, Juana M.ª

Garesko HLHIP

Gares

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Peña Lizarazu, Encarnación

Toki Ona BHI

Bera

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Rozados Couceiro, Belén

San Fausto HLHIP

Antzin

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Ruiz Carracedo, Francisco Javier

"San Benito" HLHIP

Miranda Arga

Praktiketako zuzendaria urtebetez

Zaratiegi Abaurre, Ana

Buztintxuri HLHIP

Iruña

Praktiketako zuzendaria urtebetez

(*) Hasierako prestakuntza programa bat gainditu behar duten zuzendarigai hautatuak, abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren zazpigarren oinarriko 6. atalean xedatutakoarekin bat.

II. ERANSKINA

Hasierako prestakuntza programa egitetik salbuetsita dauden zuzendarigaiak

HAUTATURIKO ZUZENDARIGAIA*

IKASTETXEA

HERRIA

IZENDAPENA

Andión Gastón, Juan Antonio

Sancho III el Mayor BHI

Tafalla

Zuzendaria lau urterako

Andión Ripa, Francisco Javier

"Doña Blanca de Navarra" HLHIP

Lerin

Zuzendaria lau urterako

Andueza López, José Ignacio

Alaitz HLHIP

Barañain

Zuzendaria lau urterako

Belarra Mariñelarena, Belén

Gartzaingo HLHIP

Gartzain

Zuzendaria lau urterako

Casero Leal, M.ª Teresa

Hizkuntza Eskola Ofiziala.

Iruña

Zuzendaria lau urterako

Díaz Barcos, Luis Carlos

"Marqués de Villena" BHI

Martzilla

Zuzendaria lau urterako

Domblás Hermoso, M.ª Carmen

Abartzuzako HLHIP

Abartzuza

Zuzendaria lau urterako

Galdeano Resa, M.ª del Mar

Félix Zapatero HLHIP

Valtierra

Zuzendaria lau urterako

Garde Yoldi, Juan Ángel

Príncipe de Viana HLHIP

Erriberri

Zuzendaria lau urterako

Gartzia Gazolatz, Anjel

Sarriguren HLHIP

Sarriguren

Zuzendaria lau urterako

Huguet Munárriz, Alfredo

Huertas Mayores HLHIP

Tutera

Zuzendaria lau urterako

Jubera Pellejero, M.ª Purificación

García Galdeano HLHIP

Iruña

Zuzendaria lau urterako

Mañeru Sanz de Galdeano, Luis

"San Veremundo" HLHIP

Villatuerta

Zuzendaria lau urterako

Martínez Alonso, Gloria

San Juan de Jerusalén HLHIP

Cabanillas

Zuzendaria lau urterako

Osorio Martín, Francisco Manuel

Virgen de la Cerca HLHIP

Andosilla

Zuzendaria lau urterako

Parco Legaz, José Ignacio

''El Castellar'' HLHIP

Alesbes

Zuzendaria lau urterako

Pérez Fernández, M.ª Visitación

Elvira España HLHIP

Tutera

Zuzendaria lau urterako

Rodríguez Natera, Rafael

LA PAZ DBHI

Cintruénigo

Zuzendaria lau urterako

Tabar Inda, Aurora

Ibaialde-Burlata BHI

Burlata

Zuzendaria lau urterako

Tollar Esteban, M.ª Pilar

Mendigoiti HLHIP

Iruña

Zuzendaria lau urterako

(*) Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dauden zuzendarigai hautatuak, abenduaren 1eko 548/2009 Ebazpenaren zortzigarren oinarriko 1. eta 2. ataletan xedatutakoarekin bat.

F1006471

Iragarkiaren kodea: F1006471