59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BAZTAN

Ebazpenaren jakinarazpena

30/1992 Legearen 59.4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen publikoa egiten zaio salatuari, Beunza Sistemas de Distribución SL-ri, azken helbide ezaguna Beriaingo Morea Hegoaldea industri gunean baitu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari Buruzko Erregelamendu Orokorra (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) hausteagatik, Udaltzaingoko Burutzak izapidatutako 2009050 zehapen espedientearen ildoan.

Zehapen espedientearen eguna: 2009ko urriaren 6a. Hautsitako araua: 72.3 artikulua, 13/1992 Errege Dekretua. Aurreikusitako isuna: 150,25 euro. Zehapen espedientea: ibilgailu arau-hauslearen gidaria ez identifikatzea.

Dekretatu dut: alegazioak aurkezteko eta interesdunari entzuteko epeak iraganik, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, erabaki dut laukian ageri den zehapena ezartzea. Ebazpen hau irmo bilakatu eta ondoko hamabost egun baliodunen barnean ordaindu beharko da, Udaltzaingoko ikuskapen bulegoan.

Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu administratibo bidez ordainaraziko da, dagozkion errekargu eta kostuekin.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

c) Errekurtso horiek baino lehen, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den egintzaren udal organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita.

Baztanen, 2010eko apirilaren 12an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1007534