59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 89/2010 hipoteka-betearazpena

Aida González Arce andreak, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Caja de Ahorros de Valencia, Castellón y Alicante-Bancajak eskaturik, hipoteka-betearazpen bat dela-eta, Ramdane Tlaghiren eta Ahmed Tlaghiren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 89/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

1. Etxebizitza, Milagroko (Nafarroa) Ospitalea kaleko 21eko 3. atariko bigarren solairuko ezkerrean dagoena eta E motakoa dena. 85,10 metro karratuko azalera du eta %1,954ko partaidetza-kuota du eraikinean.

Honako eranskin hauek ditu: aparkaleku plaza eta trastelekua, biek 32. zenbakia dutela.

Katastroko erreferentziak: 03116904054004004000 etxebizitzarako, 03116904054001032000 garajerako eta 031169040540010373000 trastelekurako.

Tafallako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1.963. liburukia, 102. liburua, 122. orria, Milagroko (Nafarroa) 6.496. erregistro finka.

Enkantea egiteko, finka 129.630 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2010eko ekainaren 24an eginen da, 10:30ean, baldintza hauei jarraikiz:

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

Lehena.-Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

Bigarrena.-Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030.8538.42.5001274 kontuan (espediente zenbakia: 3176.0000.06.0089.10), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 665. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tafallan, 2010eko apirilaren 30ean.-Idazkari judiziala, Aida González Arce.

Iragarkiaren kodea: J1007708