59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

226/2010 jabari-espedientea

Carlos Javier Asín Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabetza espedienteari buruzko 226/2010 prozedura bideratzen ari da, Ana María Pinillos Lacalle andreak eskaturik, finka honen segidako traktua berriro hasteko:

Hiri finka.-Aberingo Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxea eta ondoko orubea. Etxeak beheko solairua du ikuiluarekin, upategiarekin eta dolarearekin, goiko solairua bi gelarekin eta sukaldearekin, eta ganbara. Berrogeita hamasei metro karratu ditu estalpean eta hamabost metro karratu estali gabe. Mugak: sartu eta eskuinean kale publikoa eta Muniaingo bidea, ezkerrean Marta Echarriren etxea, eta atzean Miguel Angel Luquinen etxea. Lizarrako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1.431. liburukia, 22. liburua, erregistroko 671. finka. Aberingo Udaleko hirilurren katastroko 2. poligonoko 79. lurzatia da.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, erregistroan titular ageri diren Teodoro Pinillos Echarri jaunaren eta Margarita Lacalle Rodríguez andrearen kausadunei eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2010eko maiatzaren 3an.-Idazkaria, Carlos Javier Asín Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1008094