59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Cadreitako eta Alesbesko Administrazio Zerbitzuen Batasunak, 2010eko martxoaren 25eko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen toki entitatearen 2010eko aurrekontuko aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun
baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu
eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Cadreitan, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L1007075