59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Nahitaezko diru-bilketa: ondasun higiezina enkantean

Tuterako Udaleko agente exekutiboak aditzera ematen du honako hau: nahitaezko diru-bilketako bulego honetan abiarazia dagoen 09278 zenbakiko premiamenduzko prozeduran, Udal Ogasunarekin dituen zorrengatik -alegia, 5.937,70 euroko oinarria, premiamenduko errekargua, interesak eta kostuak-, diruzainak 2010eko apirilaren 26an erabaki du ondoan zehazten den ondasuna enkante publikoaren bidez besterentzea. Hona hemen baldintzak:

a) Enkantea 2010eko ekainaren 15ean eginen da, goizeko hamarretan, diru-bilketako bulegoetan, Constitución plazan, 12-1. A, Tutera (Nafarroa).

b) Lizitatzaile bakoitzak enkanteko mahaian pausatu beharko du fidantza, enkantearen balioaren %20koa, bederen. Lehen lizitaziorako, 90.000 eurokoa izanen da. Gordailu hori Udalaren kutxan sartu beharko da, esleipen hartzaileek errematearen prezioa erregelamenduzko epean ordaintzen ez badute; hori guztia ezertan ukatu gabe esleipena ez gauzatzeagatik fidantzaren zenbatekoan izan daitezkeen galera handiagoengatik sortutako erantzukizuna. Enkantean parte hartzeko gordailuak egin ahalko dira ediktu hau argitaratzen den egunetik enkantea hasi baino ordu bat lehenago arte.

c) Enkantean bi lizitazio izanen dira. Lehenbiziko lizitazioan ez dira onartuko tasazio balioa edo enkantearen zenbatekoa berdintzen ez dituzten posturak, nahiz eta, enkantea eman gabe gelditzen bada, bigarren enkantea egiteko aukera baden, eta bigarren horretan ez dira onartuko tasazio balioaren %75 (67.500 euro), bederen, berdintzen ez duten posturak. Bigarren lizitazio horretara posturagilerik aurkeztu ezean, mahaiak erabakitzen ahalko du salmenta zuzenaren bidez besterentzea, Diru-bilketari buruzko erregelamenduaren 139. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, eta agente exekutiboari aginduko dio beharrezko gestioak egin ditzala ondasunak ekonomikoki ahalik eta hobekien esleitzeko, bitarteko malguenak eta eraginkorrenak erabiliz.

d) Enkantea arrazoi batengatik bakarrik deusezten ahal da, hain zuzen ere ondasunak esleitu baino lehen ordaintzen badira eskatzen diren oinarria, errekarguak, korrituak eta kostuak.

e) Aurretik ere baldin badira karga eta zamak edota lehentasunezkoak, indarrean jarraituko dute, eta ulertuko da erremate-egileak onartzen dituela eta, beraz, haiekiko subrogazioari lotua geldituko da, eta errematearen prezioa ez da haiek iragungitzeko erabiliko. Karga horiek Jabetza Erregistroko erregistratzaileak luzaturiko ziurtagirian agertzen dira, eta espedientean azter ditzakete interesa dutenek.

f) Errematatzailea beharturik dago, esleipenean berean edo bost eguneko epean, eratutako gordailuaren eta esleipenaren prezioaren arteko aldea entregatzera.

g) Aukera bada gutunazal itxian eskaintzak egiteko; gehieneko eskaintzak izanen dira eta Tuterako Udalaren aldeko txeke adostua izanen dute atxikia, gordailuko zenbatekoaren adinakoa.

h) Besterendutako ondasunen eskualdatzetik sortutako gastuak eta zergak esleipen hartzailearen kontura izanen dira.

i) Tuterako Udalak beretako gordeko du enkantean errematea izan ez duen ondasuna berari eslei dakion eskatzeko eskubidea, Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Enkantera aterako diren ondasunak:

4. solairuko etxebizitza, E motakoa, Tuterako Aranaz y Vides kaleko 4.ean kokatua, erregistroko 23.782. finka.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 3an.-Agente exekutiboa, Eduardo Goicoechea Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1007796