59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SORLADA

Udal Planaren ingurumen ondorioen azterlana.
Hasierako onespena

Sorladako Udalak, 2010eko apirilaren 15eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Sorladako Udal Planaren ingurumen ondorioen azterlana. Dokumentua jendaurrean egonen da berrogeita bost egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita; hori guztia Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 33.2 artikuluari jarraikiz.

Ingurumen ondorioen azterlana, Udalaren Hirigintza Planarekin batera, jendaurrean egonen da interesa duten pertsona nahiz entitate guztiek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Sorladan, 2010eko apirilaren 19an.-Alkatea, Joaquín Lana Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1007150