59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren kargura finantzatutako kontratua. Behin-behineko esleipena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko maiatzaren 7an egin bilkuran, erabaki du ondoan zehazten den obra-kontratua behin-behinekoz esleitzea:

-Xedea: Ebro pasealekuko alderdian (lurrezko futbol-zelaia), 3. poligonoko katastroko 1870. lurzatian 200 metroko eta lau kaleko atletismo pista eraikitzeko obra kontratua, José Antonio Lorente Orio arkitektoak prestaturiko proiektuaren arabera (E.H.A.E.ak 2010eko martxoaren 30ean ikus-onetsia).

-Esleitzeko prozedura: negoziatua publizitaterik gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 161.2 artikuluarekin bat.

-Esleipen hartzailea: Excavaciones Fermín Osés, S.L. enpresa. Haren helbidea Deierri etorbidea, 13, behea da, 31200 Lizarra (Nafarroa), eta haren IFK B-31231319.

-Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita bat mila bostehun eta hogeita hamabi euro (81.532), kontzeptu guztiak sartuta eta BEZa kanpo, puntuaziorik altuena lortu duen eskaintza baita, eta esleipen hartzailearen hobekuntzak ere sartu dira kontratuan.

San Adrianen, 2010eko maiatzaren 7an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1008175