59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren kargura finantzatutako kontratuak. Behin-behineko esleipena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko maiatzaren 4an egin bilkuran, erabaki du ondoan zehazten diren obra-kontratuak behin-behinekoz esleitzea:

Lehena:

-Xedea: obra kontratua Olivillos kalean argiteria publiko berria (LED sistema) paratzeko eta San Adriango Ebro pasealekuan, Celso Muerza etorbidean, Nafarroa etorbidean eta Lizarrako errepidean dauden instalazioak berritzeko, José M.ª Ezquerro García ingeniari industrialak (Proinalsa Ingeniería, S.L.) prestatutako proiektuaren arabera, Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2010eko apirilaren 13an ikus-onetsia 100884 zenbakiarekin.

-Esleitzeko prozedura: negoziatua publizitaterik gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 161.2 artikuluarekin bat.

-Esleipen hartzailea: Luis Carlos Moreno Ursúa, IFZ 15.828.943-K duena, eta helbide soziala San Adriango La Balsa kaleko 7.eko 1ean (31570).

-Esleipenaren zenbatekoa: 123.304, 68 euro, BEZa kanpo (19.728,74 eurokoa), eta esleipen hartzaileak egindako hobekuntzak sartuta, kontratuan gehituko baitira.

Bigarrena:

-Xedea: San Adriango Alfonso X El Sabio ikastetxe publikoko estalkia konpontzeko eta patioak egokitzeko obra-kontratuta, Jesús M.ª Salvador Salvador arkitektoak (Salvaterqtec, S.L.) prestatutako eta E.H.A.E.ak 2010eko apirilaren 7an ikus-onetsitako proiektuaren arabera.

-Esleitzeko prozedura: negoziatua publizitaterik gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 161.2 artikuluarekin bat.

-Esleipen hartzailea: Edificaciones Sergado, S.L., IFK B31869381 duena, eta helbide soziala San Adriango industrialdeko 59.ean (31570).

-Esleipenaren zenbatekoa: 139.212,59, 68 euro, kontzeptu guztiak sartuta eta BEZa kanpo (22.274,01 eurokoa), eta esleipen hartzaileak egindako hobekuntzak sartuta, kontratuan gehituko baitira.

San Adrianen, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1007969