59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

2010eko aurrekontuak. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2010eko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2010eko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Rocaforten, 2010eko apirilaren 20an.-Alkate kontzejuburua, Javier Itoiz Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1007072