59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2010eko Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren obra (13/2009 Legegintzako Errege Dekretua).
Behin betiko esleipena

1.-Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Iruñeko Udala.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Proiektu Estrategikoetako Alorra.

c) Espedientearen zenbakia: 2010/05 obra handia.

2.-Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskripzioa: pasabide bat eraikitzeko lanak, San Bartolome gotorlekua eta Labriten bastioia-Andre Maria Erregina plaza lotzeko.

c) Lotea: bakarra.

d) Lizitazio iragarkia zein aldizkari ofizialetan eta zein egunetan argitaratu zen: 2010eko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 26an.

3.-Tramitazioa, eta esleitzeko prozedurak eta erak.

a) Tramitazioa: presakoa.

b) Prozedura: irekia, Europar Batasuneko atalasetik beherakoa.

c) Modua: eskaintza ekonomiko onena.

4.-Lizitazioaren aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 1.177.767,11 euro (BEZa barne).

5.-Esleipena.

a) Eguna: Tokiko Gobernu Batzarraren 2010eko maiatzaren 4ko erabakia (19/PO).

b) Kontratista: Arian Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. / TEUSA Técnicas de Restauración, S.A. ABEE; IFK: U71034953.

c) Nazionalitatea: espainola.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 1.124.382,73 euro (BEZa barne).

Iruñean, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1007966