59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egiturazko aldaketa Udal Planeko ARZ-6
Sadar-Trinitarioak eremuan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2010eko apirilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 16-ABR-10 (16/CU).

«Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako legelariaren eta arkitektoaren 2010eko martxoaren 25eko txostenekin bat, hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko ARZ-6 Sadar-Trinitarioak eremuko egiturazko aldaketa, Udalaren ekimenez sustatua.

2.-Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.-Agiria behin-behinekoz onetsi aurretik, testu bategina aurkeztu beharko da, arkitektoen elkargoak behar bezala ikus-onetsia, banaketa eremuko sistema orokorren araudi partikularra zuzentzeko, eremu horietarako tramitatzen ari den Udal Planeko aldaketarekin bat, garatzeko planeameduaren beharrik izan ez dezaten.»

Iruñean, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1006993