59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298, 302 eta 303. artikuluetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, Udalak aditzera ematen du Igantziko (Nafarroa) Bake Epaitegiko bake epaile titularraren nahiz ordezkoaren lanpostuak hutsik daudela eta lau urtetarako bete behar direla.

Kargu horiek eskuratzeko interesa dutenek Udal Idazkaritzan aurkeztuko dituzte eskaerak, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Legean arauturik daude, eta hauek dira:

-Espainiarra izatea.

-Adinez nagusia izatea.

-Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Igantzin, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, Ignacio Goyeneche Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L1007086