59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Pasabideak arautzen dituen udal ordenantzan.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2010eko martxoaren 25en egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Pasabideak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Pasabideak arautzen dituen udal ordenantzan, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uharten, 2010eko apirilaren 19an.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1007240