59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Akats zuzenketa
Hasierako onespena herrilurra desafektatzeari

2009ko uztailaren 20ko 89 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen udal honen iragarkia herrilurraren desafektazioaren gainekoa. Iragarkian akatsak egon direnez, Goizuetako Udalbatzak, 2010eko apirilaren 27an eginiko osoko bilkuran, legezko quorumarekin erabaki du desafektazioaren datuak, zuzendu eta argitzea. Hona hemen akordioren edukia hitzez hitz:

1.-Hasiera batez onestea 3. poligonoko 170 lurzatiko 109,25 metro karraturen eta herrilurretako 3. poligonoko 80-B azpilurzatiko 906,57 metro karraturen desafektazioa, ondoren 57-D azpilurzatiko (Luis Apezetxea Arozena jaunaren jabetzapekoa) 1.015,82 metro karraturekin trukatzeko. Aldi berean baldintza-agiria eta espedienteari erantsitako gainontzeko dokumentazioa onetsi dira.

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hilabeteko epean, argitaratzen denetik, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa izan ondoren, dokumentazioa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentuari igorriko zaio, bai eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erreglamenduko 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak ere, Nafarroako Gobernuak deklarazio publikoa edo soziala egin eta onetsi dezan.

Goizuetan, 2010eko apirilaren 28an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L1007971