2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
GASTUAK:
I. kapitulua: 33.569,05 euro.
III. kapitulua: 65.349,31 euro.
Gastuak, guztira: 98.918,36 euro.
DIRU-SARRERAK:
VIII. kapitulua: 98.918,36 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 98.918,36 euro.
Lizarran, 2010eko apirilaren 21ean.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1007070