59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Behin-behineko kontratu esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135 artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da ezen, Carcarko Udalak, 2010eko apirilaren 22an egin bilkuran, kontratu hau behin-behinekoz esleitu duela:

Kontratuaren xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa: instalazio fotovoltaikoa pilotalekuko estalkian.

Prozedura: negoziatua, publizitaterik egin gabe.

Esleipenaren prezioa: 105.962,14 euro (BEZa barne).

Esleipen hartzailea: Igoan Solar, S.L., IFK: B/01-261841.

Carcarren, 2010eko maiatzaren 5ean.-Alkate udalburua, Germán Agreda.

Iragarkiaren kodea: L1007967