59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa eta pasabideen tasa.
2010eko lehenengo seihilekoa

Diru-bilketari buruzko erregelamenduarekin bat, aditzera ematen da 2010eko ekainaren 8an amaituko dela borondatezko epea Lur-ondasunen gaineko Kontribuzioaren 2010. urteko likidazioaren lehenengo zatiko kuotak ordaintzeko, baita 2010eko lehenengo seihilekoko Ibilgailuak espaloietan barna pasatzeko (Pasabideak) tasarenak ere.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Nafarroako Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren atzealdean jasotzen diren bestelako eratan (informazio gehiago www.burlada.es web gunean).

Helbideratutako ordainagiriak epea bukatzen den egunean kobratuko dira.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Burlatan, 2010eko apirilaren 30ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L1007661