59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Kontratuaren behin betiko esleipena

Aditzera ematen da, Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak 2010eko apirilaren 16an hartutako erabakiaren bidez, honako kontratu hau esleitu dela behin betikoz:

Xedea: ureztatzeko sistema zentralizatua hornitu eta paratzea.

Finantzabidea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa, 12/2009 Errege Lege Dekretuaren bidez sortua.

Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

Esleipenaren prezioa: 26.488,79 euro, BEZa kanpo.

Egiteko epea: 35 egun natural.

Esleipen hartzailea: Zamarguilea & Córdoba, S.L.-B31874506.

Argitara ematen da, aplikatzeko diren legezko aginduak bete daitezen.

Berriozarren, 2010eko apirilaren 20an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1007080