2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
2010eko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2010eko apirilaren 6an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2010eko plantilla organikoa eta lan publikoaren eskaintza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Berriobeitin, 2010eko apirilaren 16an.-Jarduneko alkatea, Juncal Galar Beorlegui.
Iragarkiaren kodea: L1007029