59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Hitzarmena Etxebakar sektoreko
konpentsazio batzordearekin. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2010eko apirilaren 6an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Etxebakar sektoreko konpentsazio batzordearekin sinatutako hitzarmena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2010eko apirilaren 16an.-Jarduneko alkatea, Juncal Galar Beorlegui.

Iragarkiaren kodea: L1007024