59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Berriobeitiko Udal Planeko egiturazko aldaketa
Etxebakar sektorean. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2010eko apirilaren 6an egin bilkura berezian, erabaki zuen egiturazko aldaketa hasiera batean onestea Berriobeitiko Udal Planean, Etxebakar sektoreari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Berriobeitin, 2010eko apirilaren 16an.-Jarduneko alkatea, Juncal Galar Beorlegui.

Iragarkiaren kodea: L1007023