2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARIA
Obra kontratuaren esleipena
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Udalak 2010eko otsailaren 17an hartutako erabakiaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:
Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa.
Obra: San Andres kalea zolatzea. 2. fasea.
Esleitzeko modua: kontratu txikia.
Esleipenaren prezioa: 6.594,99 euro (zerga-oinarria 5.685,34 euro + 909,65 BEZa).
Esleipen hartzailea: Excavaciones Eransus, S.L.
Arian, 2010eko apirilaren 21ean.-Alkatea, Ramón Iturralde Retegui.
Iragarkiaren kodea: L1007087