59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Obra kontratuaren behin betiko esleipena, Toki Inbertsioetarako Estatuaren Funtsaren barrenean sartutako obra baterako.
Urriaren 26ko 13/2009 Errege Lege Dekretua

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Antsoaingo Udalak 2010eko apirilaren 21ean hala erabakita, behin betiko esleitu dela kontratu hau:

Kontratuaren xedea: "energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak igerileku estalian paratzea eta haur eskolan ur bero sanitarioa eta berokuntza izatea iraunkortasun irizpideak erabilita".

Prozedura: Negoziatua publizitaterik gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen 161.2 artikuluari dagokion 155 d) artikuluaren arabera.

Enpresa esleipen-hartzailea: Giroa-Jaiser ABEE.

Esleipenaren zenbatekoa: 122.599,98 euro, BEZa barne.

Lanak egiteko epea: 2 hilabete.

Enpleguaren sustapena: esleitutako obra horretan 5 langile ariko dira, 2 enplegu berriarekin eta 3 enplegua mantentzeko.

Antsoainen, 2010eko apirilaren 21ean.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1007069