59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Ablitasko lurren lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena (ureztalurrak).

Landa Garapenerako zuzendari nagusiak 2008ko irailaren 5ean emandako 1520/2008 Ebazpenaren bidez, Ablitas aldeko (ureztalurrak) lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin-behineko jabetza ematea xedatu zen. Inkestaren menpe jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluaren arabera. Ebazpen hura 2008ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22an.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak apirilaren 30ean emandako 907/2010 Ebazpenaren bidez, xedatu da Ablitas aldeko (ureztalurrak) interesdunei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 5ean.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1008120