59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak martxoaren 26an emandako 98/2010 Ebazpenarena.

Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak martxoaren 26an emandako 98/2010 Ebazpena 2010eko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an, baina oker kokatu zen aldizkari horretan, izan ere, aurkibidearen 1.7. atalean agertu beharrean 1.2.2. atalean agertu zen.

Bestalde, ikusi da ebazpen horren 4. eranskinean, 4. lerroan, akats bat egin zela. Interpretazioaren atalean, 112 agertzen den tokian, 102 behar du.

Horrenbestez, ebazpena berriz ematen da argitara oso-osorik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 11n.-Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

98/2010 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean 2011-2011 ikasturtetik aurrera eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza zehazten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak I. tituluaren VI. kapituluan arte ikasketak arautzen ditu. Horien artean goi mailako arte ikasketen goi mailako musika ikasketak daude.

Urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez arautu ziren goi mailako arte ikasketak antolatzen ditu.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa goi mailako musika ikasketei dagokienez garatu ez denez gero, indarra izaten jarraitzen du apirilaren 21eko 617/1995 Errege Dekretuak, horrek arautzen baititu musika ikasketen goi mailako curriculumaren oinarrizko alderdiak eta ikasketa horietarako sarbidea. Aipatu errege dekretuak 12. artikuluan ezartzen du administrazioei dagokiela espezialitate bakoitzean eskura dauden ikaspostuak zehaztea, ikastetxeen edukiera eta sektore profesionalen beharrak kontuan hartuta.

Arte Ikasketen Atalaren txostena ikusita, bidezko da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza ezartzea, 2010-2011 ikasturtetik aurrera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Xedea eta esparrua.

Ebazpen honen xedea da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko espezialitate bakoitzean 2010-2011 ikasturtetik aurrera eskura daitezkeen ikaspostuen urteko eskaintza zehaztea.

2. Urteko eskaintza.

Oro har, lehenengo mailan sartzeko urteko ikaspostuen kopurua ebazpen honen eranskinean adierazten dena izanen da. Lehenengo mailaz gainontzekoetan matrikula berriak onartuko dira, muga horretaraino iritsi arte.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Arte Ikasketen Atalera, Antolamenduaren eta Tituluen Atalera, Eskolatze Bulegora eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko martxoaren 26an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

ERANSKINA

ESPEZIALITATEA

IKASPOSTUEN KOPURUA IKASMAILA BAKOITZEAN

KONPOSIZIOA

5

MUSIKOLOGIA

5

PEDAGOGIA

20

INTERPRETAZIOA:

102

Eskusoinua

3

Harpa

3

Baxu elektrikoa (Jazza)

3

Bateria (Jazza)

3

Kantua

3

Kantua (Jazza)

3

Klarinetea

3

Klabezina

3

Kontrabaxua

3

Kontrabaxua (Jazza)

3

Fagota

3

Moko-txirula

3

Zeharkako flauta

3

Gitarra

3

Gitarra Elektrikoa (Jazza)

3

Oboea

3

Organoa

3

Perkusioa

3

Pianoa

6

Pianoa (Jazza)

3

Saxofoia

3

Saxofoia (Jazza)

3

Tronboia

3

Tronboia (Jazza)

3

Tronpa

3

Tronpeta

3

Tronpeta (Jazza)

3

Tuba

3

Txistua

3

Biola

3

Biolina

6

Biolontxeloa

3

GUZTIRA

132

Iragarkiaren kodea: F1008374