59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

885/2010 EBAZPENA, apirilaren 21ekoa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "Zizur Nagusiko BTArako zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko energia elektrikoaren hargunea" izeneko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiak urtarrilaren 27an emandako 141/2010 Ebazpenaren bitartez, Zizur Nagusiko udal mugapean "Zizur Nagusiko BTArako zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko energia elektrikoaren hargunea" izeneko proiektua onetsi, instalazio elektrikoa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Zizur Nagusiko BTArako zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko energia elektrikoaren hargunea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Zizur Nagusiko alkateari, edo hark izendatzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Zizur Nagusiko udaletxean, 2010eko ekainaren 17an.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Carmen Oteiza Ugarte eta Jesús Javier Elizalde Esteban, horietako edozein, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Marta Iraizoz San Julián, M.ª Jesús Echeverría Ororbia eta José Ramón Eraso Remírez, horietako edozein, onuradunaren ordezkari, eta Ainhoa Barbería Quiroz, Gabriel Olagüe Santesteban eta Cándido Echarri Lacunza, horietako edozein, peritu, okupatu aurreko, adostasun, okupazio eta ordainketa aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Zizur Nagusiko Udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 21ean.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1007269