59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

34/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, unibertsitate tituludunentzako lau prestakuntza bekatarako deialdia onesten duena. Bekak Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuan aritzeko dira.

Apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen. Bekak emateko prozedurari hasiera eman aurretik deialdiaren oinarriak onetsi beharko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu.

Horiek horrela, proposatu da unibertsitate tituludunentzako lau prestakuntza beka emateko deialdia eta oinarriak onestea; beka horiek Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuan aritzeko dira, eta haien xedea da onuradunen prestakuntza akademikoa osatzea ezagutza espezializatuekin eta esperientzia praktikoarekin, administrazio publikoen nahiz enpresa pribatuen eskaerei aurre egiteko gaitasuna eskura dezaten.

Deialdiaren xede diren bekek ezaugarri hauek dituzte:

-1. beka:

  • Destinoa: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Turismo Zuzendaritza Nagusia.
  • Betebehar akademikoak: Komunikazio, Publizitatea, Kazetaritzako tituluduna edo antzekoa.
  • Iraupena: 2010eko urriaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra arte. Iraupen bereko luzapenak egiten ahalko dira (12 hilabetekoak gehienez), gehienez hiru urte egin arte.
  • Diru kopurua: 901,11 euro hilabetean. Bekaren iraupena luzatuz gero, diru kopurua eguneratu eginen da, KPIak Nafarroan duen urteko aldaketa aplikatuz.

-2. beka:

  • Destinoa: Turismoko Marketinaren Zerbitzua- Iruñeko Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak edo baliokideak (ikus onartzen diren tituluen taula, eranskinaren 4. atalean).
  • Iraupena: 2010eko uztailaren 15etik 2010eko abenduaren 31ra arte. Iraupen bereko luzapenak egiten ahalko dira (12 hilabetekoak gehienez), gehienez hiru urte egin arte.
  • Diru kopurua: 1.036,39 euro hilabetean. Bekaren iraupena luzatuz gero, diru kopurua eguneratu eginen da, KPIak Nafarroan duen urteko aldaketa aplikatuz.

-3. eta 4. bekak:

  • Destinoa: Turismoko Marketinaren Zerbitzua- Iruñeko Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak (ikus onartzen diren tituluen taula, eranskinaren 4. atalean).
  • Iraupena: 2010eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte, luzatzeko aukerarik gabe.
  • Diru kopurua: 1.036,39 euro hilabetean.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Unibertsitate tituludunentzako eta diplomadunentzako lau prestakuntza beka emateko deialdia eta haren oinarriak onestea. Bekak Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuan aritzeko dira. Deialdiaren oinarriak foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2. Gehienez ere 12.549,03 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastu aurrekontuko "Praktiketako ikasleentzako transferentzia arruntak" izeneko A10002-A1200-4800-432300 kontu-sailetik.

3. Deialdi hau, haren oinarriak eta eskabide eredua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Turismoko Marketinaren Zerbitzuari, Turismo Zuzendaritza Nagusiari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 30ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

ERANSKINA

Deialdiaren oinarriak

Unibertsitate tituludunentzako lau prestakuntza bekaren deialdia (Turismoko Marketinaren Zerbitzua)

1.-Sorrera eta iraupena.

Apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen.

Aipatu araudiaren babesean, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak deialdi hau atera du. Xedea da onuradunen prestakuntza akademikoa osatzea ezagutza espezializatuekin eta esperientzia praktikoarekin, horrela administrazio publikoek nahiz enpresa pribatuek, ezagupen eta trebetasunei dagokienez, egiten dituzten eskakizunei erantzun ahal izateko.

Deialdiaren xede diren bekek ezaugarri hauek dituzte:

-1. beka:

  • Destinoa: Turismoko Marketinaren Zerbitzua-Turismo Zuzendaritza Nagusia.
  • Betebehar akademikoak: Komunikazio, Publizitatea, Kazetaritzako tituluduna edo antzekoa.
  • Iraupena: 2010eko urriaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra arte. Iraupen bereko luzapenak egiten ahalko dira (12 hilabetekoak gehienez), gehienez hiru urte egin arte.

-2. beka:

  • Destinoa: Turismoko Marketinaren Zerbitzua- Iruñeko Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: gizarte eta zuzenbideko zientzietako edo giza zientzietako goi mailako tituludunak eta diplomadunak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2010eko uztailaren 15etik 2010eko abenduaren 31ra arte. Iraupen bereko luzapenak egiten ahalko dira (12 hilabetekoak gehienez), gehienez hiru urte egin arte.

-3. eta 4. bekak:

  • Destinoa: Turismoko Marketinaren Zerbitzua- Iruñeko Turismo Bulegoa.
  • Betebehar akademikoak: goi mailako tituludunak eta diplomadunak (ikus onartzen diren tituluen taula, 4. atalean).
  • Iraupena: 2010eko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte, luzatzeko aukerarik gabe.

2.-Diru-zuzkidura.

-Hau da beka hauetarako diru-zuzkidura:

  • 1. beka: 901,11 euro hilabetean.
  • 2. beka: 1.036,39 euro hilabetean.
  • 3. eta 4. bekak: 1.036,39 euro hilabetean.

-Luzapena eginez gero, laguntza aurreko urteko Nafarroako KPIaren arabera edo egiten den bestelako eguneraketaren bidez eguneratuko da, betiere apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako gehieneko laguntza gainditu gabe. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezarri zen.

-Diru kopuru horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokiona kenduko zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

-Bekadunei ematen zaien dirua ez da soldata edo lansaritzat hartuko, diru-laguntza publikotzat baizik.

-Ordainketa hilabetero eginen da, hilabeteak bukatutakoan.

-Guztirako gastua (12.549,03 eurokoa) 2010eko gastuen aurrekontuko "Praktiketako ikasleentzako transferentzia arruntak" izeneko A10001-A1100-4800-432300 kontu-sailetik finantzatuko da, aipatutako diru-zuzkiduraren arabera.

3.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Prestakuntza bekak hartzen ahalko dituzte, soil-soilik, ondoren azaltzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten pertsona fisikoek:

a) Adinez nagusia izatea.

b) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen duen estaturen batekoa. Dena den, Espainiako nazionalitatea ez dutenek gaztelaniaz behar adina badakitela frogatu beharko dute.

c) Jarduteko gaitasun osoa izatea eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen laguntza eta diru-laguntza publikoak jasotzeko desgaitua ez egotea.

d) Bizitokia Nafarroan izatea, deialdiaren eguna baino urtebete lehenagotik gutxienez.

e) Eranskin honetako 1. atalean ezarritakoaren arabera, beka bakoitzari dagokion unibertsitate titulu ofiziala edo horren baliokidea izatea, Espainiako agintariek luzatua edo baliozkotua. Ziklo luzeko ikasketak egiten ari direnentzat, lehenbiziko zikloko ikasketak bukatu dituztenak ere onartuko dira.

f) Eskatutako titulua prestakuntza bekarako deialdia egin aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.

g) Bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz dezakeen ezintasun fisikorik edo gaixotasunik ez izatea.

4.-Onartzen diren titulazioen zerrenda.

Hauek dira ezaugarri akademiko berariazkorik ez duten beketarako onartuko diren titulazioak (gizarte edo zuzenbideko zientzien edo giza zientzien adarren barruan). Lehen eta bigarren zikloak dituzten titulazioetan, lehen zikloko ikasketak amaituak dituzten pertsonen eskaerak ere onartuko dira. Ondoko zerrendan, titulazioak orokorrean aipatzen dira, bai unibertsitateko irakaskuntza plan zaharraren menpe daudenak (diplomak eta lizentziak) bai Boloniako prozesuak indarra hartzean ezarri den plan berrikoak (gradu hirukoitza, bikoitza edo gradu bakarra).

-Gizarte eta Zuzenbideko Zientziak:

  • Enpresen Administrazio, Zuzendaritza eta Kudeaketa.
  • Antropologia Sozial eta Kulturala.
  • Bibliotekonomia eta Dokumentazioa.
  • Gorputz Jardueren eta Kirolaren Zientziak.
  • Informazio Zientziak.
  • Zientzia Politikoak.
  • Zuzenbidea.
  • Ekonomia Zientziak.
  • Gizarte Hezkuntza.
  • Enpresa Zientziak.
  • Estatistika.
  • Finantzak.
  • Kudeaketa eta Administrazio Publikoa.
  • Merkatuko Ikerketa eta Teknikak.
  • Marketina.
  • Lan harremanak.
  • Nazioarteko Harremanak.
  • Soziologia.
  • Gizarte Lana.
  • Turismoa.
  • Hirigintza, Lurraldearen Antolamendua eta Iraunkortasuna.

-Giza Zientziak.

  • Arkeologia.
  • Antropologia (adar guztiak).
  • Artea (adar guztiak).
  • Arte Ederrak.
  • Kulturaren Zientziak.
  • Diseinua.
  • Hizkuntza eta literatura ikasketak.
  • Filologia.
  • Filosofia.
  • Geografia.
  • Kultur kudeaketa.
  • Historia.
  • Giza Zientziak.
  • Musikologia.
  • Paisajismoa.
  • Erlijioak eta Gizarteak.
  • Itzulpengintza eta Interpretazioa.
  • Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua.

5.-Eskaerak aurkeztea.

1. Deialdiko bekak eskatzeko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskatzaileek Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako tokietako edozeinetan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea (eredua eranskin honen azken atalean dator).

b) Nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia konpultsatua.

c) Helbidea Nafarroan duela frogatzen duen agiria.

d) Deialdiaren eguna baino urte bat lehenagotik gutxienez, bizitokia Nafarroan duela frogatzen duen ziurtagiria.

e) Alegatutako merezimendu guztien ziurtagiriak edo frogagirien fotokopia konpultsatuak (ikasketa osagarriak, bete beharreko lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak, lortutako bekak eta egindako ikerlanak, hizkuntzak, bai eta izangaiari egokiak iruditzen zaizkion gainerako jarduera edo merezimendu guztiak ere).

f) Deialdiko bekak eskatu ahal izateko tituluaren ziurtagiria edo fotokopia konpultsatua.

3. Epearen barrenean aurkeztutako eskabideak aurreko atalean finkatutako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak interesdunari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzendu dezala, eta adieraziko dio ezen, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatuko dela, eta azken gorabehera horren berri emanen zaiola.

Deialdian ezarritako merezimenduei buruzko agiriak aurkezten ez badira, ezin izanen da zuzendu.

4. Bekak jasotzeko eskaera aurkezteak berarekin dakar eskatzaileak deialdiaren oinarriak onartzea.

6.-Eskaeren ebaluazioa.

1. Eskaerak Turismo Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuak tramitatuko ditu.

2. Bekadunak batzorde batek hautatuko ditu. Hona batzordekideak:

-Carmen Oroz Iribarren andrea, Turismoko Marketinaren Zerbitzuko zuzendaria, batzordeburu lanetan arituko dena (ordezkoa: Iñaki Martínez de Vírgala Lusarreta jauna, Sustapenerako Ekintzen Ataleko burua).

-Estefanía Munárriz Nuin andrea, Sustapenerako Baliabideen Ataleko burua (ordezkoa: Amaya Alcelay Llano andrea, Turismoa Sustatzeko Euskarrien Bulegoko burua).

-Nieva Uriz Domezain andrea, turismoko jardueretako ofiziala (ordezkoa: Patxi Saenz Lazcano jauna, turismoko jardueretako ofiziala).

Aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko ditu batzorde horrek, eta bekak puntu gehien (guztira 47 puntu izan daitezke, gehienez ere) ateratzen duten izangaiei ematea proposatuko du, ondoko baremoan oinarrituz:

a) Ikasketa osagarriak, ikastaroak, bestelako bekak, ikerlanak, etab., bete beharreko lanpostuarekin zerikusia badute (10 puntu, gehienez ere).

Honako baremo honen arabera puntuatuko dira:

-Turismoaren inguruko masterra: 2,25 puntu.

-Turismoaren inguruko ikastaroak, 50 ordutik gora: 1,75 puntu.

-Turismoaren inguruko ikastaroak, 25 ordutik gora: 0,75 puntu.

-Turismoaren inguruko ikastaroak, 25 ordutik gora: 0,15 puntu.

b) Euskara eta atzerriko hizkuntzak, Hizkuntza Eskola Ofizial bateko agirien bidez frogatuak (15 puntu gehienez).

-1. maila: puntu bat.

-2. maila: 2 puntu.

-3. maila: 3 puntu.

-4. maila: 4 puntu.

-5. maila: 5 puntu.

c) Euskara eta atzerriko hizkuntzak, ofizialak ez diren agirien bidez frogatuak (12 puntu gehienez).

-Oinarrizko maila 1,5 puntu.

-Maila ertaina 2,5 puntu.

-Maila aurreratua 4 puntu.

d) Buruz buruko elkarrizketa: Gehienez ere, 10 puntu.

3. Ebaluazio Batzordeak prozedura ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen txosten guztiak eskatzen ahalko dizkio dagokion organoari.

4. Ebaluazioa bukatutakoan, Ebaluazio Batzordeak hautatuei buruzko proposamena egin eta igorriko dio organo eskudunari, onartutako pertsona bakoitzaren osoko puntuazioa azalduta. Betiere, proposamen hori loteslea izanen da.

Proposamen horrek deialdia osorik zein hein batean bete gabe deklaratzen ahalko du, azkeneko kalifikazioan 8 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak bazterturik.

7.-Bekak ematea.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, bekak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren foru agindu baten bidez onartuko dira, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hiru hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hori ebazpen zehatzik jakinarazi edo argitaratu gabe bukaturik, eskaerak ezetsi direla ulertuko da.

2. Ebazpenean beka eskuratuko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da eta espresuki agerraraziko da, halakorik izanez gero, zein eskaerari esan zaion ezetz, izenak eta emandako puntuazioak adierazirik.

3. Prozeduraren ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie administrazio prozedura erkideari buruzko legerian ezarritako moduan, eta jendaurrean jarriko da Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean (Navarrería kalea, 39, Iruña).

8.-Jardueren hasiera eta ukoak.

1. Prestakuntza bekaren onuradunak gehienez hamar eguneko epea izanen du jardunean hasteko, beka eman zaiola jakinarazten zaionetik edo organo eskudunak zehazten duen egunetik hasita. Horrela egiten ez badu, onuradunak bekari behin betikoz uko egiten diola ulertuko da, non eta organo eskudunak ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako beste edozein gorabehera ikusten ez dituen.

2. Bekadunak, jardunean hasten denean, eta Nafarroako Ogasun Publikoko zergaduna bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko du zerga betebeharrak egunean dituela frogatzeko, bai eta zinpeko aitorpen edo promesa, helburu bererako bestelako departamentu, administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuen laguntza publiko bateraezinik ez dela jasotzen ari frogatzeko.

3. Edozein arrazoi dela-kausa, onetsitako bekari uko egiten bazaio, Turismo Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi behar zaio, idatziz. Norbaitek bekari uko eginez gero, Ebaluazio Batzordeak bekak emateko ezarri duen puntuazio ordenari jarraikiz beteko da haren lekua, ezertan ukitu gabe uko egin arte onuradunak dituen betebeharrak betetzea. Izangaien zerrenda indarrean egoteko, izangaiek deialdiko baldintzak bete beharko dituzte; halaber, zerrenda horien ordez beste batzuk ezar daitezke, izaera bereko ondoko deialdietatik sortzen direnak.

9.-Jarduerak.

1. Bekaduna egokitzen zaion bekari dagokion egoitzan arituko da. Agintzen zaizkion lanak eginen ditu, turismo azoketara joatea barne (kasu horretan gastuak eta dietak pagatuko zaizkio). Oro har, bekadunek honelako lanak egin beharko dituzte:

a) 1. beka:

i) Turismo Zuzendaritza Nagusiak betetzen dituen jarduerei buruzko informazioa eman, jakinarazi eta zabaltzen laguntzea.

ii) "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egoitzako turismo informaziorako gunean egiten diren harrera lanetan laguntzea.

iii) Sustapenerako ekintza eta ekitaldietan laguntzea.

b) 2. beka:

i) Iruñeko Turismo Bulegoan informazio turistikoa ematea.

ii) Sustapenerako ekintza eta ekitaldietan laguntzea.

c) 3. eta 4. bekak:

i) Iruñeko Turismo Bulegoan informazio turistikoa ematea.

ii) Sustapenerako ekintza eta ekitaldietan laguntzea.

2. Halaber, bekadunak prestakuntzarako behar diren joan-etorriak egin beharko ditu.

3. Bekadunek, astero, gehienez 30 ordu emanen dituzte lanean eta bekaldiko hilabete bakoitzeko 2,5 egun naturaleko atsedenaldia izanen dute.

4. Organo eskudunak prestakuntzarako bekaldia eteten ahalko du onuradunaren gaixotasun edo istripu kasuetan, bai eta ezinbesteko arrazoiak edo behar bezala justifikatutako bestelako gorabeherak daudenean ere. Etenaldiak beharrezkotzat jotzen den denbora iraunen du eta haren ondorioak arrazoi bakoitzaren araberakoak izanen dira.

5. Bekadunak egindako lanari eta izandako emaitzei buruzko txosten edo memoria bat aurkeztuko du, dagokion tutorearen onespenarekin batera.

6. Bekadunak ezin izanen ditu funtzionario publikoei dagozkien eginkizunak bete edo berarentzat hartu, ez eta hirugarrenen aurrean Administrazio Publikoaren kide, ordezkari edo agente gisa agertu ere.

10.-Tutoretza.

1. Kasuan kasuko administrazio unitateak (Turismoko Marketinaren Zerbitzua) tutore bat izendatuko du, bekadunaren jarduerak zuzendu eta gainbegiratzeko.

2. Tutoreak egin beharreko lanak agindu eta ordutegiak finkatuko ditu, eta bekadunak beren eginbehar orokor eta berariazkoak betetzen dituen begiratuko du.

3. Tutoreari dagokio luzapenak baimentzea, bekak luzatzen ahal diren kasuetan.

11.-Praktiken ziurtagiria.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, onuradunak egindako memoria eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, asistentziaren eta aprobetxamenduaren ziurtagiria emanen du, onuradunak eskuratzen duen jakintza eta ezagutza mailaren arabera.

12.-Bekadunen betebeharrak eta eskubideak.

Bekadunek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan ezarritako betebehar eta eskubideak izanen dituzte.

13.-Luzapenak.

Beken luzapenak, bidezkotzat jotzen bada, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emandako foru aginduaren bidez onartuko dira, Turismoko Marketinaren Zerbitzuak hala eskatuta.

14.-Bateraezintasuna.

Prestakuntzako bekak bateragarriak dira Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek helburu eta xede bererako emandako beste beka batzuekin, salbu eta Turismoko Marketinaren Zerbitzuan aritzeko deitutakoekin.

15.-Araubide juridikoa.

Oinarri hauetan aurreikusten ez den orotan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

16.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

17.-Eskabide eredua.

Eskatzaileek deialdiak erantsirik daukan eredua erabili ahal izanen dute. Era berean, eskabidea web orri honetatik jaitsi ahal izanen da: www.navarra.es, Zerbitzuen Katalogoko Beka eta diru-laguntzen atalean, deialdi honi dagokion fitxaren barruan.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOKO ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOETAKO PRESTAKUNTZA BEKAK

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua.

Turismo Zuzendaritza Nagusia.

Turismoko Marketinaren Zerbitzua.

2010eko bekak

Eskabide eredua

Eskatzen duen beka mota (bat edo batzuk adierazi).

? Komunikazioa, Publizitatea, Kazetaritza edo titulazio baliokidea dutenendako (Turismo Zuzendaritza Nagusian aritzeko).

? Erdi edo goi mailako tituluduna, Iruñeko Turismo Bulegoan aritzeko (epe luzeko beka).

? Erdi edo goi mailako tituluduna, Iruñeko Turismo Bulegoan aritzeko (2 hilabeteko beka).

-Norberaren datuak:

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

NANa/Pasaportea:

Jaioteguna:

Nazionalitatea:

Helbidea (osorik):

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

-Datu akademikoak (1):

Beka lortzeko aurkeztutako titulua:

Titulua lortu zeneko ikasturtea:

Fakultatea/Eskola eta Unibertsitatea:

-Turismoa jakintza arloari loturiko merezimendu akademikoak (2):

Masterra edo graduatu ondoko ikastaroa:

Ikastaroak:

Ikerketa lanak:

Bekak:

Beste batzuk:

Hizkuntzak jakitea (3):

1. hizkuntza:

Maila:

Entitatea (bidezko dena adierazi):

? Hizkuntza Eskola Ofiziala.

? Bestelako entitateak.

2. hizkuntza:

Maila:

Entitatea (bidezko dena adierazi):

? Hizkuntza Eskola Ofiziala.

? Bestelako entitateak.

3. hizkuntza:

Maila:

Entitatea (bidezko dena adierazi):

? Hizkuntza Eskola Ofiziala.

? Bestelako entitateak.

4. hizkuntza:

Maila:

Entitatea (bidezko dena adierazi):

? Hizkuntza Eskola Ofiziala.

? Bestelako entitateak.

.................(e)n, 2010eko .............aren .........(e)an.

Sinadura:

(1) Tituluaren edo agiri baliokidearen kopia konpultsatua aurkeztu.

(2) Kategoria bakoitzerako, zehaztu: alegatu den merezimenduaren izena eta zenbatekoa (ordutan edo egoki den denborazko unitatean adierazia). Frogagirien kopia konpultsatua aurkeztu.

(3) Izangaiak merezimendu gisa aurkezten duen hizkuntza bakoitzerako, eskatzen diren datuak adierazi. Frogagirien kopia konpultsatua aurkeztu.

Iragarkiaren kodea: F1006434