59. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

211/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 29koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 29ko 230/2009 Foru Agindua aldatu eta eta 2010. urterako laguntzen deialdia onesten duena. Foru agindu horren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioen laguntzetarako, Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 29an emandako 230/2009 Foru Aginduaren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioen laguntzetarako, Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako, eta 2009. urterako laguntzen deialdia onetsi zen (2009ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 15ekoa).

Foru agindu honek ahalbidetzen du Kontseiluak, 2006ko uztailaren 27an, Europako Arrantza Funtsari buruz emandako 1198/2006 (EE) Erregelamenduan jasotako sustapen-neurri egokiak garatzea. Horien artetik, gogoan izanik sektoreak zer ezaugarri dituen Nafarroako Foru Komunitatean, bidezkotzat jo zen arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeari eta merkaturatzeari buruzko neurriak hartzea, kontuan harturik, horretarako, Europako Batzordearen C(2007) 6615 Erabakiz 2007ko abenduaren 13an onetsitako 2007-2013 Eragiketa Programako edukia (erabaki horren bidez Europar Batasunak esku-hartzeko Europako Arrantza Funtsaren programa eragilea onetsi zen, Espainiarako, 2007-2013 programazioaldirako).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Aurrekoan esandakoa oinarri hartuta, foru agindu honen bidez, 2010. urterako laguntzen deialdia onetsi da, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako.

Gainera, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 29ko 230/2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako laguntzen oinarri arautzaileak aldatu dira: hautagarritasunaren eta laguntzen ordainketaren kontzeptuak Europako Batzordeak, 2009ko azaroaren 16an, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak planteatutako auzien gainean egindako interpretazioei egokitu zaizkie.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak apirilaren 29an emandako 230/2009 Foru Aginduaren aldaketa.

Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako, arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako laguntzen oinarri arautzaileak aldatzeko araua onetsi da. Aldaketak foru agindu honen I. eranskinean jaso dira.

Lehenengo xedapen gehigarria.-Laguntzen 2010erako deialdia.

1. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako 2010. urterako laguntzen deialdia onetsi da, Europako Arrantza Funtsaren esparruan.

2. Eskaerak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izanen da, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

3. Deialdi honetan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 29ko 230/2009 Foru Agindua aplikatuko da. Foru agindu horren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioen laguntzetarako, Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako.

Bigarren xedapen gehigarria.-2010erako deialdiaren aurrekontuko kredituak.

1. Foru agindu honen aplikazioak sortzen dituen ordainketei aurre egiteko, honako gastuak baimentzen dira. Urteko zenbatekoak eta egotziko zaizkien kontu-sailak hauek izanen dira:

-Nafarroako Gobernuaren ekarpenei dagokien zatia, 2012ko ekitaldian, 2010eko gastuen aurrekontuko "Nekazaritza industrializatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko diru-laguntzak (PDR-FEADER)" izeneko 721000-72210-7701-413102 kontu-sailaren baliokidea izanen denaren kargura ordainduko da. 2012ko ekitaldian baimenduko den gastu osoa 800.000 eurokoa izanen da.

-Europako Arrantza Funtsaren ekarpenei dagokien zatia, 2012ko ekitaldian, 2010eko gastuen aurrekontuko "Europako Arrantza Funtsaren laguntzak" izeneko 721000-72210-7701-413103 kontu-sailaren baliokidea izanen denaren kargura ordainduko da. 2012ko ekitaldian baimenduko den gastu osoa 200.000 eurokoa izanen da.

2. Laguntzak 2012an ordainduko zaizkie osorik onuradunei. Nola nahi ere, aurrekontu erabilgarri aski eta egokia baldin badago, ordainketak aurreko ekitaldietara aurreratu ahal izanen dira, aurreikusitako inbertsioak bukatu badira.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Deialdiaren aurkako errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Azken xedapen bakarra.-Indar hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko apirilaren 29an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako, arrantzako eta akuikulturako
produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako
laguntzen oinarri arautzaileen aldaketa

Bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren apirilaren 29ko 230/2009 Foru Aginduaren I. eranskina aldatzen da. Foru agindu horren bidez, oinarri arautzaileak ezarri ziren arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioen laguntzetarako, Nafarroako Foru Komunitatean, Europako Arrantza Funtsaren esparruan, 2007-2013 aldirako. Hona aldaketak:

1. Laugarren oinarriko 1. puntua aldatu eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"1. Lokalak eraikitzera eta lurrak erostera bideratutako inbertsioek ekarritako gastuek jasotzen ahalko dute diru-laguntza, baita eraldatzeko eta merkaturatzeko instalazioak handitzera, hornitzera eta modernizatzera bideratutako inbertsioek ekarritakoek ere.

2. Seigarren oinarriko 3. puntua aldatu eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"3. Finantza errentamenduko eragiketen bidez eskuratutako inbertsioko ondasunek jaso dezakete diru-laguntza, baldin eta eragiketa horietan onuraduna inbertsioko ondasun horien jabe bihurtzeko erosketa konpromisoa baldin badago. Kontratuaren gehieneko zenbatekoak ez du gainditu behar aktibo errentatuaren merkatuko balio garbia. Ezin da laguntzarik jaso finantza errentamenduko kontratuari lotutako beste kostu batzuetarako, hala nola zergetarako, errentatzailearen marjinarako, interesen birfinantzaketa kostuetarako, gastu orokorretarako edo aseguru gastuetarako."

3. Hamargarren oinarriko 2. puntua aldatu eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"2. Berariazko dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

a) Non dauden finkatuta, lur horiek erosten badituzte:

-Tasatzaile independente eta gai batek luzatutako frogagiria, zeinean ziurtatuko den prezioak ez duela merkatuko balioa gainditzen.

b) Finantza errentamendua: kontratua eta, beharrezkoa denean, seigarren oinarriko 3. puntuan ezarritako eskakizunak frogatzeko aukera emanen duen dokumentazioa, behar bestekoa.

4. Hamalaugarren oinarriko 1. puntua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

"1. Hiru urtez egin ahal izanen dira ordainketak, urte bakoitzean deialdiak ezartzen duen proportzioan. Ekitaldi batean aurrekontuan diru erabilgarririk baldin bada, urteren bateko ordainketa aurrera daiteke, frogatutako inbertsioa pagatzeko, betiere inbertsioaren erdia gutxienez gauzatua baldin bada, inbertsioek jarraipena izanen dutela egiazta badaiteke eta banku abala aurkezten bada jaso behar den zenbatekorako."

5. Hamalaugarren oinarriko 4. puntua kendu da, eta jarraian datozen puntuak ordinal txikiago batekin zerrendatu dira.

Iragarkiaren kodea: F1007856