56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua

Carmen Cima Sainz andreak, Madrilgo Lan arloko 4. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Ana Rosa García Clementek eskaturik, prozedura arrunteko erreklamazioa dela-eta, Iteralia Servicios de Comunicación Ciudadana, S.L.ren aurka bideratzen ari den 162/2010 prozesuaren barruan, erabaki da Iteralia Servicios de Comunicación Ciudadana S.L.ri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko maiatzaren 24an, 10:30ean ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko.

Ekitaldi horiek Lan arloko 4. Epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (Madrilgo Hernani kalea, 59-1.a). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak ekarri beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta Iteralia Servicios de Comunicación Ciudadana, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko. Ohartaraz bedi hemendik aurrera aipatu alderdiari zuzendutako jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla (LPLaren 59. artikulua).

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Madrilen, 2010eko martxoaren 23an.-Idazkari judiziala, Carmen Cima Sainz.

Iragarkiaren kodea: J1006744