56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

CUENCAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Betearazpena 63/2010

Ángeles de las Heras López andreak, Cuencako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Jorge Ricardo Paredes Díaz jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Construcciones Metalicas Talluntxe, S.A. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000063/2010 betearazpen-prozeduran ondokoa eman da: Autoa.-Cuencan, 2010eko martxoaren 17an.

Xedapen zatia:

Lehenbizikoa.-Ebazpen honetako Aurrekarietan aipatutako tituluaren betearazpena, Jorge Ricardo Paredes Díaz jaunak Construcciones Metálicas Talluntxe, S.A.ren aurka jarritakoa, abiaraztea, diru kopuru hau ordain dezan: 13.060,75 euroko printzipala gehi kostuetarako eta interesetarako behin-behinekoz finkatzen diren 2.089,71 euro.

Bigarrena.-Demandatuaren ondasunak enbargatzen dira, jarraian zehaztu direnak: Noaingo (Nafarroa) Mocholi industrialdeko Elortz ibaia kaleko 3ko ondasuna.

Hirugarrena.-Ondorio horretarako, egin bedi ebazpen honen lekukotza eta bidal bedi komunikazioa Cuencako epaitegietako Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera, batzorde judizialak beterazpena abiarazteko arrazoi diren diru kopuruak ordaintzeko behar adina ondasun bahi ditzan. Ediktu honek agindu gisa balioko du horientzat. Beharrezkoa bada, Indar Publikoaren laguntza eskatu, eta enbargatu nahi diren ondasunak dituzten lekuetara sartu ahal izateko behar diren langileak eta baliabideak erabiltzen ahalko dira.

Laugarrena.-Eta betearazpenpeko alderdiari atxiki eta enbargatzeko moduko behar adina ondasun ezagutzen ez bazaio, bidal bitez ofizioak bidezko erakunde eta erregistro publikoetara, zordunaren ondasun eta eskubide guztien zerrenda egin dezaten.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honi ezin zaio inolako errekurtsorik jarri, baina hamar eguneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egiten ahal dio prozesuaren akatsengatik edo funtsezko arrazoiengatik (PZLaren 551. artikulua, lege beraren 556. eta 559. artikuluei dagokienez). Horrek ez du galaraziko ebazpena bete beharra.

Beraz, auto honen bidez hori agindu eta sinatu du Fernando Lisbona Laguna magistratu jaunak. Horren fede ematen dut.

Cuencan, 2010eko martxoaren 31n.-Idazkari judiziala, Ángeles de las Heras López.

Iragarkiaren kodea: J1006922