56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 966/2009 hitzezko judizioa

Octavio Tobajas Gálvez jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak:

Aditzera ematen dut: Miguel Arnedo Jiménez prokuradoreak eskaturik, epaitegi honetan 0000966/2009 hitzezko judizioa bideratzen ari da Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legeari jarraituz, Juan Antonio Lázaro Royoren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Gas Natural Servicios SDG S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

61/2010 epaia. Tuteran, 2010eko apirilaren 15ean.

Octavio Tobajas Gálvez jaunak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 0000966/2009 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia Gas Natural Servicios SDG S.A.k sustatu du, Miguel Arnedo Jiménez prokuradore jaunak ordezkatuta eta Luis Enrique López Hernández legelari jaunak lagunduta, Juan Antonio Lázaro Royoren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa: Auzitegietako prokuradore Miguel Arnedo Jiménez jaunak, goian aipatutako enpresa ordezkatuz eta banaketa-txandan epaitegi honi egokitu zitzaion idazki baten bidez, hitzezko judizioko demanda aurkeztu zuen. Bertan egitateak eta aplikagarritzat jotzen zituen zuzenbideko oinarriak azaldu zituen eta azkenik eskatu zuen epaian demandatuak kondenatu zitezela auzi-jartzaileari 696,41 euro gehi interesak eta kostuak ordaintzera.

Bigarrena: Demanda tramitatzeko onartu, eta ikustaldirako eguna ezarri zen. Hala, ikustaldia 2010eko apirilaren 14an egin zen. Demandatzailea agertu zen baina demandatua ez, eta auzi-ihesean deklaratu zuten. Auzi-jartzaileak demandari eutsi zion eta berretsi egin zuen, eta auzian frogaldia egiteko eskatu zuen; frogaldia hasita, froga hauek proposatu zituen: galdeketa eta agiriak; frogabide guztiak onartu ziren.

Hirugarrena: Froga osoa egindakoan jarduketak amaiturik eta epairako prest gelditu ziren.

Arrazoibide juridikoak:

Lehenbizikoa: Aurka egin ez zaion eta autoetan dagoen agiritik (PZLaren 326. artikulua) egiaztatu da (1. dokumentutik 18.bis dokumentura) auzi-jartzaileak gas eta energia elektrikoko horniketa zerbitzuak eman zizkiola demandatuari, demandatuak Tuterako Virgen de la cabeza kaleko 21eko 4.Cn daukan etxebizitzan, eta zerbitzu horiek ez direla ordaindu.

Horregatik, eta 1091., 1258. eta 1108 C.c artikuluen arabera, demandatua kondenatu behar da 696,41 euro (ordaindu gabeko fakturei dagokien zenbatekoa) gehi interpelazio judizialaren egunetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera.

Bigarrena: Prozedura Zibilari buruzko Legearen 394.1 artikuluaren arabera bidezkoa da kostuak demandatuari ordainaraztea, bere garaian erreklamatu zen zenbatekoari dagokionez. Izan ere, auzi-jartzailearen uzi guztiak onartu dira eta kasu honetan ez dago funtsezko zalantzarik egitateei edo zuzenbideari buruz.

Epaitza:

"Gas Natural Servicios SDG, S.A." enpresak Juan Antonio Lázaro Royo jaunaren aurka aurkeztu duen demanda baiesten dut eta demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 696,41 euro gehi interpelazio judizialaren egunetik aurrera sortutako legezko interesak ordaintzera. Prozesuko kostuak ere demandatuak ordaindu behar ditu.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adieraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal dela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean.

Eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Epai honen bidez hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza eginen da jarduketei eransteko.

Eta Juan Antonio Lázaro Royo jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Tuteran, 2010eko apirilaren 16an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1006777