56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 44/2010 hipoteka-betearazpena

Aida González Arce andreak, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Banco de Valencia, S.A.k sustaturik, organo judizial honetan Luis Miguel Lorente Saura jaunaren eta Sandra Viviana Ordóñez Saavedra andrearen aurka bideratzen ari diren hipoteka-betearazpeneko 44/2010 autoetan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Finka bat Tafallan: etxebizitza bat Tafallako Valdorba kaleko 1ean, lehen solairuan, eskaileratik igo eta eskuinaldean.

Tafallako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 1.848. liburukia, 275. liburua, 224. orria, erregistroko 9.473. finka.

Enkantea egiteko, finka 224.054,04 eurotan baloratu da, hipoteka-maileguaren eskrituran ageri den bezala.

Enkantea 2010eko maiatzaren 20an eginen da, goizeko 09:30ean, baldintza hauei jarraikiz:

Enkantearen baldintzak.

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

Lehena.-Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

Bigarrena.-Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

Hirugarrena.-Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8025 00000 00000 00 kontuan (espediente zenbakia: 3176 0000 06 044/2010), ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 665. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tafallan, 2010eko martxoaren 16an.-Idazkari judiziala, Aida Gonzalez Arce.

Iragarkiaren kodea: J1006684