56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 327/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 327/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, derrigortze- edo iseka-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

134/2010 epaia. Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.

M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, egitezko tratu txarren falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 327/2009 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Susana Lusar Monrealek, eta salatuak, Gonzalo Calvo Ardanazek. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Gonzalo Calvo Ardanaz kondenatzen dut, egitezko tratu txarren falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, hilabete bateko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota eta guztira 180 euro, gehi kostuak, hain zuzen.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Gonzalo Calvo Ardanazi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1006586