56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 272/2010 betearazpena

Aránzazu Chocarro Ucar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak eskaturik, hipoteka-betearazpen bat dela-eta, Luis Manuel Johonson Benitesen eta Gladys Elizabeth Aguilar Tororen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 272/2010 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Etxea. Lekoartea kaleko 10eko lehen solairuko ezkerrean dago eta A motakoa da. 93,55 m²-ko azalera eraikia eta 67,37 m²-ko azalera erabilgarria ditu. Mugak: eskuinean, kalea; ezkerrean, pabiloiaren espazioa; hondoan, 8 zenbakiko etxea; eta aurrean, eskailera-kaxa eta eskuineko etxebizitza.

Higiezinaren elementu komunetan %10eko partaidetza-kuota du.

Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua: 3.526. liburukia, 15. liburua, 130. orria, 1.133. finka.

Tasazio-balioa: berrehun eta hogeita zortzi mila eta bederatziehun euro.

Enkantea 2010eko ekainaren 15ean eginen da, hamarretan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 2757 0000 05 027210 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Betearazpenpeko alderdiaren helbidea jakiterik ez badago, ediktu hau legezko jakinarazpena egiteko balioko du.

Iruñean, 2010eko apirilaren 14an.-Idazkaria, Aránzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1006571