56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

708/2010 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUD izateko 6 lanpostu huts eta OLT/EUD (enpresa) izateko lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 15eko 708/2010 Ebazpenaren bidez, bukaera eman dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUD izateko 6 lanpostu huts eta OLT/EUD (enpresa) izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, eta lanpostu hauek esleitu ditu:

Ana María Rípodas Agudo andreari OLT/EUD (enpresa) lanpostu huts bat, 4634 zenbakia duena, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Laneko Arriskuen Prebentziorako Atalari atxikia, Iruñean aritzeko.

Paula Larumbe Oroz andreari 38032 zenbakia duen lanpostu hutsa, Andrés Muñoz Garde HBIPari atxikia, Iruñean aritzeko.

María Soledad Gaztambide Ganuza andreari 7540 zenbakia duen lanpostu hutsa, Nafarroako Mendekotasun Agentziari atxikia, Iruñean aritzeko. Izangai honek borondatezko eszedentziako administrazio egoeratik parte hartu du deialdian.

Deialdia 2009ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29an.

Iruñean, 2010eko martxoaren 15ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1005906