56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Jakinarazpen ediktua. Adostasun gabeko 1092/2009 dibortzioa

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Yolanda Apezteguía Elso prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1092/2009 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Niusky Nicot Cruz andrearen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Francisco Javier Echevere jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Yolanda Apezteguía Elso prokuradore andreak, Francisco Javier Echevere Jiménez jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean dagoen Niusky Nicot Cruz andrearen aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Habanan (Kuba) 2007ko irailaren 4an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko Erregistro Zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Eta Niusky Nicot Cruz andreari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko apirilaren 15ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1006780