56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2066/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da: Manuel Morillas Hernándezek eskaturik, Juan Francisco Lasaosa Lizarazuren aurka epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari da, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko ebazpena eman da. Apezteguía prokuradore andrea aritu da ordezkari.

Xedapen zatia:

Betearazpena abiarazten da alderdi betearazlearen alde, hots, Manuel Morillas Hernándezen alde (Yolanda Apezteguía Elso prokuradoreak ordezkatzen du), betearazpenpeko alderdiak, hots, Juan Francisco Lasaosa Lizarazuk, bost mila eta bostehun euro (5.500 euro) ordain diezazkion, gehi legezko interesak eta bi puntu gehiago.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua; idazkaria.

Eta Juan Francisco Lasaosa Lizarazuri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1006554