56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 344/2008 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik (1.202.000 euro baino gutxiago), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.-Enrique Castellano Vizcay auzitegietako prokuradore jaunak, José Braulio Asurmendi Martino jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, 2008ko maiatzaren 7an judizio arrunteko demanda aurkeztu zuen Melauto Mutilva, S.L. enpresaren eta haren legezko ordezkaria den Carlos Muñoz Catalán jaunaren aurka. Enpresa hori eta ordezkaria 7.854,46 euro ordaintzera kondenatzeko epaia eskatu zuen.

Bigarrena.-2008ko ekainaren 23an emandako autoan, demanda tramitatzeko onartzea eta alderdi demandatuak epatzea erabaki zen.

Beharrezko jarduketa guztiak egin ondoren, epatzea ediktuen bidez egin behar izan zen. Azkenik probidentzia eman zen 2009ko uztailaren 31n, demandatuak auzi-ihesean zeudela deklaratzeko eta alderdiei zitazioa egiteko, 2009ko azaroaren 18an aurretiazko entzunaldian ager zitezen.

2010eko urriaren 14ko probidentziaren bidez, aurretiko entzunaldiaren hitzordua baliogabetu zen eta 2010eko otsailaren 2rako iragarri zen.

Hirugarrena.-Adierazitako egunean aurretiazko entzunaldia egin zen eta auzi-jartzailea soilik agertu zen. Demanda-idazkian esandakoa berretsi zuen eta froga bakarra proposatu zuen, jarduketei erantsitako dokumentu bidezko froga, hain zuzen. Horrenbestez, judiziorik egin beharrik gabe epaia eman zedila eskatu zuen. Hori guztia jasorik dago soinuak eta irudiak grabatu eta erreproduzitzeko bideo-euskarrian eta epaitegi honetako idazkari judizial jaunak egindako akta laburrean.

Egitate horiei ondokoak aplikatu behar zaizkie:

Epaitza:

Enrique Castellano Vizcay jaunak José Braulio Asurmendi Martino jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda baiestea partez eta Melauto Mutilva, S.L. entitatea kondenatzen dut 7.854,46 euro ordaintzera, gehi interpelazio judizialaren egunetik aurrera sortutako interesak eta, epai honen egunetik hasita, diruaren legezko interesa eta bi puntu gehiago. Beste demandatua den Muñoz jauna absolbitzea hari egindako eskakizun guztietatik.

Prozedurako kostuak ofizioz ordaindu behar direla adieraztea.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adieraz bekie ez dela irmoa eta hura jakinarazi eta biharamunetik 5 eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela, eta horretarako aldez aurretik gordailua egin behar dela, epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 50 euro sartuz.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epailea.

Eta Carlos Muñoz Catalani eta Melauto Mutilva, S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2010eko otsailaren 12an.-Idazkari judiziala, Rodrigo Lacueva Bertolacci.

Iragarkiaren kodea: J1006567