56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Ediktua. Uxueko Bake Epaitegiko epaile ordezkoaren kargua hutsik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Uxueko Bake Epaitegiko epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoela aditzera ematekoa.

Uxueko bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dago eta udalak ez du proposamenik egin. Horrenbestez, bidezkoa da Gobernu Salak zuzenean izendatzea epaile ordezkoak, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.4 artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/95 Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluan karrera judizialean sartzeko eskatzen diren baldintzak bete behar dira bake epaile izateko, baina ez da beharrezkoa zuzenbidean lizentziatua izatea. Gainera, Bake Epaileen Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzak bete behar dira.

Interesdunek izendapenerako eskaera aurkezten ahal dute, Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko Gobernu Salari zuzendua (San Roke kalea, zenbaki gabe, 31011 Iruña).

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hamar eguneko epea dago eskaerak aurkezteko.

Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.-Gobernu idazkaria, Mercedes Vitrian Arigita.

Iragarkiaren kodea: J1006680