56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

UTC-1 unitatearen xehetasun azterlanaren bigarren aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak apirilaren 15ean ebazpena eman zuen hasiera batez onesteko UTC-1 unitateko xehetasun azterlanaren bigarren aldaketa, Las Cañas merkataritza parkean baitago. Sustatzaileak dira Comercial Vital Santo Tomas eta merkataritza parkeko jabeen elkartea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Vianan, 2010eko apirilaren 15ean.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L1006801