56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Obra kontratua. Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 138.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, osoko bilkurak 2010eko apirilaren 26an hartutako erabakiaren bitartez, honako kontratu hau esleitu dela behin betikoz:

Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa. Obra: 13,2 KV-ko tentsio ertaineko banaketa sistema berria eta 400 kVA-ko transformazio zentro berria ezartzea, Sartagudako udalerria (Nafarroa) urez hornitzeko ponpaketa ekipoari argindarra emateko.

Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

Esleipenaren prezioa: 123.817,64 euro, BEZa kanpo.

Esleipen hartzailea: Electricidad Fija, S.L., Lizarra (Nafarroa).

Sartagudan, 2010eko apirilaren 27an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L1007456