56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen lan baldintzei buruzko akordioan

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko apirilaren 13an, erabaki hau hartu zuen:

(12/PR).

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren XI. kapituluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio kolektiboa eta haien lan baldintzak zein izanen diren zehazten parte hartzea sindikatuei aitortzen zaien ordezkaritza ahalmenaren bitartez bideratuko dira; bertzeak bertze, negoziagai izanen dira lanpostuak betetzeari dagozkion gaiak, baita funtzionario publikoen ordainsari eta lan baldintzei dagozkienak ere.

Iruñeko Udaleko negoziazio mahaiak 2010eko martxoaren 25ean egin zuen bilkuran, akordioa iritsi da sindikatuen ordezkaritzarekin, ondotik ematen diren atalak Iruñeko Udalean aplikatzeko.

Planteatu da lekualdatze lehiaketetan parte hartzeko aukera eman beharra lanaldi osoko lanpostuetatik lanaldi partzialekoetara borondatez mugitzeko prozedura gisa, Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 8. artikuluari jarraikiz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoetan baizik ez baita aplikatzen.

Bertze alde batetik, halako hautapen prozedura batzuetan, hain konplexuak direnez, noizbehinka nahitaez gainditu behar da lan baldintzak arautzen dituzten akordioen II. eranskinean ezartzen den muga, langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik hartu beharreko ordaina arautzean.

Hori guztia ikusirik, erabaki da aldaketa egitea Iruñeko Udaleko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioen lan baldintzei buruzko akordioetan, ildo horretatik:

a) Paragrafo hau gehitzea 9. artikuluari: Lekualdatze lehiaketetan aplikatuko da Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen 215/1985 Foru Dekretuaren 8. artikuluaren 3. d) puntuan aurreikusten dena.

b) II. eranskinean, puntu hau gehitzea langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik hartu beharreko ordainari buruzko atalaren bigarren paragrafoari: Gehieneko muga nahitaez gainditu behar izan denetan, beharrezkoa izanen da epaimahaiak arrazoitzea eta Lehendakaritza Alorrak ebazpen batez bidez onestea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 13an.-Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko zinegotzi idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1006842