56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLEXOA

Bake epailearen eta bake epaile ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101 eta 102. artikuluetan eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da Udal honek Olexoako bake epailea eta bake epaile ordezkoa hautatzea.

Bake epaile, titular nahiz ordezko, izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea.

Era berean, aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasunari eta bateragarritasunari buruzko baldintzak bete beharko dituzte.

Interesdunek Udal honetako erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte beren eskabideak. Epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabosgarren egun baliodunean bukatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Olexoan, 2010eko apirilaren 16an.-Alkatea, Santiago Jesús Crespo Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1006867