56. ALDIZKARIA - 2010eko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ediktua

Baztango Udalak, 2010eko martxoaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen.

8. Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiko ofizioa, Pedro Ciaurriz Oteizak Baztango Udalaren ebazpenaren kontra sustatu duen 515/2009 prozedura laburtuan.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiko idazkariak, 2010eko otsailaren 5eko idazkian, Udalean 2010eko otsailaren 9an eta 520 erregistro zenbakiarekin sartu zen hartan, aditzera ematen du ezen Pedro José Ciaurriz Oteizak administrazioarekiko 515/2009 auzi-errekurtsoa paratu duela, prozedura laburtua erabilita, Baztango Udaleko Tokiko Gobernu batzarrak 2009ko urriaren 14an hartutako 45. erabakiaren kontra, berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuelako. Orobat, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legeari jarraikiz, eskatu du administrazio espedientea igortzeko eta interesdun gisa azaltzen diren guztiei agertzeko epea emateko.

Jurisdikzio horretan inpugnaturiko erabakiaren legezkotasuna defenditzearren, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 50. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da korporazio hau agertu eta pertsonatzea errekurtso horretan.

Aurrekariak azaldu ondoan, erabaki proposamena eta horren arrazoiak eta ondorioak adierazita, eta udalkideek gai horren inguruko iritziak eman ondoan, afera horri buruz nork bere usteak azalduta.

Aho batez erabaki da:

Lehena: Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea Baztango Udaleko Tokiko Gobernu batzarrak 2009ko urriaren 14an berraztertzeko errekurtsoa ezesteko hartutako 45. erabakiaren kontra Pedro José Ciaurriz Oteizak prozedura laburtua erabilita paratu duen administrazioarekiko 515/2009 auzi-errekurtsoari dagokion espedientea.

Bigarrena: Prozedura laburtuaren bidezko administrazioarekiko 124/2009 auzi-errekurtsoan agertzea alderdi demandatu gisa, eta Udalaren ordezkaritza eta defentsa Jaime Ubillos Minondo prokuradorearen esku uztea, honezkero horretarako duen ahalordearen kariaz, eta jarduketen zuzendaritza, berriz, Blas Ignacio Otazu Amatriain eta Ana Otazu Vega abokatuen esku.

Hirugarrena: ebazpen hau espedientean interesdun gisa azaltzen direnei jakinaraztea, hura eman eta hurrengo bost egunetan, eta bederatzi eguneko epea ematea demandatu gisa agertu ahal izateko.

Laugarrena: Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aurkitu ez diren interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.

Borzgarrena: ebazpen hau betetzeko sortzen diren gastuak Udalaren aurrekontu arruntaren 112122603 kontu-sailetik ordainduko dira.

Seigarrena: erabaki honen berri ematea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Udalbatzaren ordezkaritza eta defentsari.

Elizondon, 2010eko martxoaren 29an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1005715